Arratsalde on! Ikasturtea amaitzear dago eta horrekin batera Didaktika Orokorran egindako bloga ere. Hainbat gauza landu egin ditugu irakasgai honetan eta guzti horiek egunero blogearen bitartez partekatu egin ditugu.
Lehenengo bi sarrerak: curriculum aztertzea eta nire lehen hezkuntzako oroitzapenak izan dira. Honetan taldekide bakoitzak txikitan Lehen Hezkuntzan bizitzako argazkiak igo eta deskribatu egin zituen, bakoitzaren oroitzapenak gogoratzeko. Argazkiek zer ikusia izan behar zuten zure ikastolan bizi izandakoarekin, bai klasekideekin baita klasean egindako laneekin ere. Nireak gehienak eskolan bizi izandako egun berezien argazkiak dira, izan ere, haiekin oroitzapenik onenak ditut.
Hurrengo sarrera Konpetentziei buruzko lana izan da, klasean Jose Moyak emandako hitzarmen baten bideoa ikusi ondoren, horri buruzko gogoeta bat egin genuen, gure blogan argitaratuz.
Hurrengo atalari, argazkiak sarrera eman genion. Honetan bost argazkien kontrastea egin genuen, haurtzaroari eta hezkuntzari buruz. Helburua zen ikustea benetan zer erakusten diguten guri eta benetan zein den errealitatea. Horretarako lau argazki aukeratu egin nituen, bi haurtzaroarekin erlazionatuta eta beste hiru irakaskuntzari buruz hitz egiteko.
Hurrengo sarreran kartografia landu egin genuen. Proiektu honen bitartez, kartografia bat marraztu egin genuen taldekideekin batera hezkuntza liberala guretzat zer zen azaltzeko. Gure taldean poster bat sortu egin genuen, non argazkien bitartez gure hezkuntza ideala sortu egin genuen.
Azken aurreko sarrera, klasean egindako hiru aurkezpen biltzen zituen, aurkezpen bat azken 200 urteotan emandako hezkuntza erreformei buruz izan zen, beste bat kontrustibismoaren inguruan eta azken erreformen eragina benetazkoa den ala ez eta ea hezkuntza erreformak beharrezkoak diren edo soilik interes politikoa duten. Atal honi hezkuntza berrikuntza izena jarri egin diot.
Egindako azken sarrera, ebaluazioaren inguruan izan da. Testu bat irakurri behar izan dugu eta horri buruzko galdera batzuei erantzun behar ditugu. Gaia interesgarria izan da, gure hezkuntzan ebaluazioak eragin handia daukalako eta orain arte egiten den moduan beharrezkoa dela aldatzea , gainera, guk didaktikako klaseetan ebaluazioaren garrantziari buruz asko hitz egin dugu.
Orokorrean, nire ustez, oso baliagarria izan da blogaren erabilpena, bertan jasotako informazio guztia batu eta antolatu dugulako eta nahi izanez gero, beste baterako erabili dezakegu. Horrekin batera, , besteekin informazioa partekatzea egokia izan da, guztion artean ideia eta kontzeptu berriak ikasi ditugulako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario