1. GAIA. Evaluación formativa y compartida: evaluar para aprender y la
implicación del alumnado en los procesos de evaluación
1.1. "Ebaluazioaren" eta
"kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu.
Gaur egungo
hezkuntzaren joerak dira ebaluazio tradizionala atzean uztea eta ebaluazio formatiboa
egitea hobekuntza lortzeko. Dena den ikastetxe gehienetan oraindik ebaluazioa
“kalifikazioaren” sinonimoa da, hau da
notak jartzea; gainera, oro ar, gurasoei
gehien inporta zaiena seme-alabak
kalifikazio onak lortzea da.Hala ere , nota bat jartzea ez da ebaluazioa,
kalifikatzea baizik.
Ebaluazioa jardun bateratzaile bat izan behar da, eguneroko jardunean sortzen den
informazioa bilduz eta landuz, aldez aurretik ezarri diren helburuak betetzen
diren ala ez egiaztatu eta hobeto bete daitezen egin beharreko aldaketak
erabakitzen lagunduko duena.
1.2. Ebaluazio
formatiboa/hezigarria: definizioa, funtzioa, instrumentuak, etab.
Ebaluazioa
irakaskuntza-ikastea prozesua hobetzeko
tresna da; ebaluazioren bidez ikasleek gehiago ikasiko dute akatsak zuzentzean
eta irakasleek ere hobeto egingo duten bere lana; hau da, bere helburua ez da
ikasleak kalifikatzea, baizik eta, informazioa lotzea guztien hobekuntzarako.
Ebaluazio formatiboa baliagarria izan behar da hiru
aspektutan hobetzeko:
1.Ikasleen ikaskuntza prozesua hobetzea.
2.Irakasleen irakasteko gaitasuna hobetzea.
3.Ikasgeletan erabiltzen ditugun
Irakaskuntza-ikaste prozesuak hobetzea.
1.2.1. Ebaluazio formatibo
/hezigarriaren aldaerak adierazi. Deskribatu bakoitzaren ezaugarri
nagusiak.
Ebaluazio
formatiboaz gain, hainbat motatako ebaluazio daude, haien artean ezaugarri
komun batzuk daude , nagusienak izanez ebaluazioa ikaste-irakaskuntza prozesua
hobetzeko dela eta ikasleen
parte-hartzea.
Ikasterako ebaluazioa: ebaluazioren helburua da
ikasleen ikastea hobetzea.
Ikasterako bideratua ebaluazioa: bizitzan zehar ikaskuntzaren autorregulazioa, horrela ikaslea
ebaluazioaren parte izango da.
Hezi
nahi du ebaluazioa : ikasleen buru-hausnarketa bultzatzen du ikasteko eta ikasten jarraitzeko.
Benetako ebaluazioa: non
ebaluaketaren teknika, instrumentu eta ekintzak harreman zuzena izan behar
dituzten ikaskuntzaren egoera errealekin, aldi berean ikasleak ebaluazioan
inplikatuta egon behar dira.
Ebaluazio
integratua: antza handia dauka Benetako ebaluazioarekin.
Integratuak defendatzen du ebaluaketa, derrigorrez, egon behar dela ikaskuntza-irakaskuntza
prozesuaren barnean, hau da, orain egiten den guztiz kontrakoa, azterketen
bidez ebaluatzea garai finkatu batean, egin behar dena da , eguneroko ekintzak
ebaluatzea, ez bakarrik bukaeran egiten diren frogak.Ebaluazio honek ere antza
handia dauka formatiboarekin.
Ebaluazio alternatiboa : metodologia tradizionala baztertu nahi du beste
teknika eta ebaluatzeko metodo hezigarriak erabiltzeko.
1.3. Partekatutako ebaluazioa (evaluación compartida).
Definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko
kontzeptuak.
Partekatutako ebaluazioa ikasleen inplikazioa
ebaluazioetan defendatzen du.Teoria honen arabera, ikasleen inplikazioa oso
positiboa da, alde batetik, bere ikaskuntzarako, beste aldetik, beren gaitasun pertsonalak garatzeko.
Hobekuntza nabarienak:
·
Ikaskuntzaren
hobekuntza.
·
Autonomia
pertsonala, autoerregulazioa eta ikasten ikasteko prozesuen hobekuntza.
·
Autokritika
eta hausnarketa kritikoa egiteko gaitasunak areagotzen ditu.
·
Pertsona
arduratsuak osatzeko eta hezkuntza demokratikoa garatzeko.
·
Gelaren
giroa eta bizikidetza bobetzeko.
Ebaluazio sistema hau aurrera eramateko
erabiltzen diren ohiko teknikak hauek dira:
- autoebaluazioa, bakoitza bere
buruaz egiten duena; taldean ere egin daiteke.
-ko - ebaluazioa, ikasleen artean
egiten dena.
-ebaluazio partekatua, elkarrizketaren
bidez ikasle-iralaslek egiten duten ebaluazioa.
-autokalifikazioa, normalki
ikasleak bere kalifikazioa jartzen du, beti aurrerako ebaluazio-irizpideak
kontuan izanez.
- elkarrizketaren bidezko
kalifikazioa,ikasle-irakasleek ados jartzen dira kalifikazioa jartzeko.
Gure ikastetxeetan ebaluazio mota hau ez dago oso
hedatuta, dena den gero eta gehiago horretaz hitz egitea entzuten da.
Partekatutako ebaluazioa egiteko hiru bide nagusi
daude, bide bakoitza bestearen osagarria izan ahal da: bakarkakoa, lan taldekoa
eta batzarrarena.
4. Heziberri dekretuak ebaluazioaren
inguruan aipatzen duena eta aurreko kontzeptuen arteko loturak adierazi.
Heziberri
dekretuaren ustez, ebaluazioa erabakiak
hartzeko informazioen biltze eta balorazio prozesu sistematikoa da.Heziberri
Planaren ebaluazioaren helburua hobekuntza da (ebaluazio formatiboak ere nahi
duena) ikasleena (pertsonalizatua) ikastetxearena (hobekuntza plana) eta
hezkontza sistema osoarena (planifikazioa, lerro estrategikoak eta irakasleen
formakuntza). Heziberriaren ebaluazioa ere, konpetentzietan oinarritutako
ebaluazioa da. Erantzukizuna eta lankidetza izan behar da, erantzukizun
partekatua (irakasleak, ikasleak, familiak, Hezkuntza eta kultura Saila)
Hiru
ebaluazio mota aurreikusten ditu:
·
Ebaluazio diagnostikoa: ikaskuntza prozesuaren egoera ezagutzeko hobetzen
lagundu ahal izateko.
·
Ebaluazio formatiboa : ikaskuntza prozesuaren garapen eta ebaluazioaren
berri ematea du helburu, erabakiak hartzeko eta prozesua ikasleen beharretara
egokitzeko. Ikaskuntza-prozesu osoan zehar egiten da.
·
Azken ebaluazio sumatiboa: ikasleek ikaskuntza-prozesuaren amaieran ikasi
dutena neurtzen du; emaitza (kalifikazioa) eskaintzen du eta bailagarria izango
da promozionatzeko edo titulua lortzeko.
Nire
ustez, aurreko kontzeptu landutakoekin harreman zuzena dauka.Alde batetik, alde
guztien hobekuntza (ikasle, irakasle, ikastetxe) du helburu eta beste aldetik,
gaitasunetan oinarrituta dagoelako. Ikaskuntza-prozesu osoan zehar egiten denez
irakaskuntza prozesua aldatu ahal da, edukien baliotasuna ere baloratuko da eta
akatsak baldi badaude denbora izango dugu zuzentzeko eta hobekuntza plana
martxan jartzeko.Formatiboaren eragina
nabaritzen da Heziberrik ere
ikasle aktiboa nahi duelako,gainera, Heziberrik ebaluazio formatiboren
beste ezaugarri bat erabiltzen du, ikaskuntzaren ebaluazioa eguneroko arazoetan
aplikatu behar dela.Laburbilduz, nire ustez Heziberri dekretuaren ebaluazioan
ebaluazio formatiboak oso eragin handia dauka, eta Heziberriaren plana eta
dokumentu honetan azaltzen dena ebaluazioari buruz oso antzekoa dela.
2. GAIA. Aclaración de los términos implicados en los procesos de
evaluación educativa.
2.1. Ebaluazio hezigarriarekin
zerikusi dituzten kontzeptuak aipatu eta deskribatu. [Ebal. irizpideak /
Ebaluaziorako baldintzak / Ebaluaziorako jarduerak / Ataza-jarduera / Ebaluazio
teknika-prozedimendua - Behaketa sistematikoa - Ahozko hartu-emanak /
Probak / Ikasleriaren ekoizpenen analisia]
Ebaluazio irizpideak: ez da erraza azaltzea zer
diren ebaluazio irizpideak; printzipioz helburu didaktikoekin erlazionatuta
egon behar dira eta Hezkuntza sailak jartzen ditu, hala era guk moldatu ahal
ditugu ikasgaiaren arabera.Arlo bakoitzaren irizpideak ikusi eta gero egokitu
behar dira bakoitzaren ikas-sekuentziara eta konpetentzietara.Helburu orokorrak
ebaluazio irizpideen bidez ebaluatu behar dira
eta ebaluazio adierazleen bidez behatu daitezke.Orduan, irizpideek
ikaskuntzaren mota eta maila ezartzen dituzte.
Ebaluazio baldintzak: hauek ikasleei egindako
ekintzak baloratua izateko aukera emango dizkiete; adibidez, ikaslea egunero
joango da klasera ikasleak feedbacka emateko, hau da aurrez aurretik finkatuta
dauden ekintzak bete behar dira ebaluazioaren eskubidea izateko.
Ebaluaziorako jarduerak: ebaluatzen
diren ikaskuntzaren jarduerak dira, edukiak,
helburuak eta gaitasunen lorpena neurtzeko, baita bete behar diren baldintzak
ere; informazio hau beti hobekuntzarako erabiliko da ebaluazio formatiboaren
barruan.Jarduera hauek antolatu behar dira ikaskuntzaren helburuen lorpena
konprobatzeko eta metodologia egokiaren erabilera ere ebaluatzeko.
Ataza - jarduera: ataza edo jarduera baten bitartez ikasle baten
ikaskuntza aztertu daiteke. Adibidez, idazlana , ahozko aurkezpen bat, PPT,
laburpena, txoztena… Batzuetan jarduerekin edo baliabidekin nahastu ahal ditugu, baina ez dira gauza
berdinak.
Ebaluazio teknika - prozedimendua: teknika honen bitartez irakasleak ikaslea konpetentziak
lortu dituen ala ez baloratuko da. Teknika hauek izan daitezke behaketa sistematikoa, produkzioen analisia,
ahozko hartu-emanak edo probak.
Behaketa sistematikoa: jarduerak analizatzeko ezinbestekoa da behaketa.Hala
ere, ez du balio edozein ekintzarako, bakarrik momentuan ebaluatu egin ahal
direnak edo egunerokotasun bat jarraitzen dituztenak, adibidez,taldeko lanetan
parte hartzea, laborategien praktikak, klasean parte hartzea…Oso inportanteak
dira behaketa neurtzeko erabiliko diren tresnak: kontrolerako zerrendak,
zenbaki-eskalak…
Ahozko
hartu - emanak: teknika
hauek ahozko-adierazpenak lantzeko erabiltzen dira, guztiak klasean egiten
diren elkarrizketaren bidez, baina ez da edozen elkarrizketaikasleen artean
baizik eta, baloratu behar diren elkarrizketak: debateak, asanblada, ahozko
azalpenak…Kasu honetan ere, oso inportanteak dira ebaluatzeko erabiliko diren
tresnak, oso arinak eta errazak izan behar dira bestela informazioa galduko da.Teknika hauen bidez,irakasleak ikasleen ahozko
konpetentzia ebaluatuko du eta horri
buruzko informazio guztia jasoko du.
Probak: teknika hauek ezagunenak dira, betiko azterketak
(galdera sorta, garatzeko galderak…)baina
guztiek helburu berdinarekin,
ebaluatzea. Horregatik metodo berri bat sustatu nahi dute, azterketak
suspertzen baina era ezberdin batean, ikasleak azterketekin ere ikasteko.
Adibidez, azterketa bat egin ondoren egindako akatsak ikasle berak zuzentzea.
Ikasleriaren ekoizpenen analisia: oro har, ikasleak egiten
duen edozein lana baina “ soporte fisikorekin”
(idatzizko lana, txostena, gelako koadernoa…) Ebaluaziorako erabiliko
diren tresnak: zenbaki-eskala, errubrikak…)
2.2. Ebaluazio instrumetuak.
Definizioa, instrumentuen adibideak (ikusi adibideak)
aipatu.
Ebaluazio
instrumentuak beharrezkoak diren
dokumentuak edo erregistroak balorazio bat egiteko dira.Adibidez : behaketarako
galdera sorta, behaketarako gidoia, galdera zerrenda, kontrol zerrenda, estimazio eskalak,
Honako
hauek dira deskribatuko ditugun ebaluazio instrumentuak:
Behaketarako galdera sorta : Behaketarako
galdera sortak irakaslearen ardurako galderak
dira.Galdera gisara adierazten dira gero behatzearekin erantzunak eman nahi
zaizkielako.Ez dira galdera erretorikoak; bere lanean hobetzeko gertu dagoen
irakasleari axola zaizkion galderak dira : irakurritako gauzetatik, lan
praktikatik, ideiak aurkatzetik…
Behaketarako gidoia : Behaketarako gidoia
eskema bat da, behatu beharreko puntu guztiak antolatuta jasotzen
dituena. Hortaz, behaketa bideratzeko balio du. Berdin erabil daiteke prozesuak
(egoera didaktiko errealak) aztertzeko eta ondorioak (lan idatziak,grabaketak,
eskola lanak, etab.) aztertzeko.
Gidoiak gaien araberakoak edo sekuentzien araberakoak izan daitezke. Lehenengoek
behatu beharreko puntuak eskema
logiko baten arabera antolatzen dituzte(atalak, azpiatalak…)
Kontrol zerrenda
: Kontrol
zerrenda ikasle
batek edo taldeak dituen edo ez dituen ezaugarri edo alderdien aipamena da.
Behatzaileak egiaztatu egin beharko du behaketa aldian azaltzen diren ala
ez.Behatzailearen lana erraztea da bere abantaila nagusia, behatu beharreko ezaugarriak
zehatz-mehatz ematen dituelako.
Estimazio eskalak : Behatzeko garaian
balorazioa edo mailaketa onartzen duten alderdi edo
ezaugarrien aipamena da estimazio
eskala. Tresna honek gainditu egiten du control zerrendaren alderdi
txarretako bat, behaketan xehetasun gehiago emateko aukera ematen baitu.
Errubrikak: Errubriken bidez ikasle baten
ekoizpenak izan ditzakeen ezaugarriak deskribatzeko balio du eta normalean 4-5
maila jasotzen dituzten eskalak dira. Mailakatze bakoitzak ikaslearen ekoizpen
akademikoaren ezaugarri zehatzak jasotzen ditu.
2.3. Ebaluazio irizpidea. Definizioa
kasleak jakin behar dituen ezagutza multzoei
erreferentzia egiten da. Ikasleak jakin eta egiten jakin behar dituen
ezagutzak, ezagutza hauek lotura zuzena izango dute konpetentziekin. Ebaluazio
irizpideak alde teorikoa eta praktikoa izango du .
Alde teorikoa, teoriaren barneraketen prozesuan datza,
alde praktikoa , konpetentziak hobetzeko ezagutza horiekin egin beharrekoan
zentratuko da.
Ikaslegoa ebaluatzeko garaian, erreferentzia izango
dira ebaluazio irizpideak, baloratu nahi diren esparruen deskribapena izango
direlako.
Bukatzeko esan, ebaluazioari dagokionez, hezkuntzaren zati garrantzitsua dela,baina beneteko ebaluazioa, formatiboa, ez kalifikaziak jartzea; bere azken helburu hobekuntza delako, ikasle guztien hobekuntzarako, taldearen hobekuntzarako, ikastetxerako eta beharrezkoa bada Hezkuntza sistemarako. Hau guztia kontuan hartuta, oso modu arduratsuan antolatu behar da eta bukaera eramatea, aldi berean, erantzukisun partekatua da, guztiok inplikatu behar dugu aurrera eramateko.
Bukatzeko esan, ebaluazioari dagokionez, hezkuntzaren zati garrantzitsua dela,baina beneteko ebaluazioa, formatiboa, ez kalifikaziak jartzea; bere azken helburu hobekuntza delako, ikasle guztien hobekuntzarako, taldearen hobekuntzarako, ikastetxerako eta beharrezkoa bada Hezkuntza sistemarako. Hau guztia kontuan hartuta, oso modu arduratsuan antolatu behar da eta bukaera eramatea, aldi berean, erantzukisun partekatua da, guztiok inplikatu behar dugu aurrera eramateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario