martes, 16 de mayo de 2017

KARTOGRAFIA

Orain dela bi aste, Aingeruk dinamika berri bat proposatu zigun. Lan honetan, kartografia bat egin behar genuen eta kartografiaren gai nagusia metodologia aktiboa izan behar zen.

Metodologia aktiboa orain dela hamarkada batzuk modan ipini izan den gai bat den arren, pedagogo famatuenak ikaskuntza esanguratsuaren funtsa dela aitortu zuten jada azpaldian. Gai honen inguruan ikasturtea hasi zenetik nahikotxo hitz egin dugu eta ikasle gehienok daukagu antzeko iritzia, metodologia aktiboa beharrezkoa da ikastetxeetan aplikatzea, egiten ikasten delako. Orain dela 60 urte eskoletan beste metodologia erabiltzen zen eta zeharo oso ezberdina zen, irakasleak jakintza guztia zuen eta ikasleak belaki hutsak izango litzateke, irakasleak esandakoa hausnarketa minimorik egin gabe barneratu eta listo, horretan oinarritzen zen irakaskuntza.

Denbora aurrera joan ahala, irakasteko teknikak hobetzen joan dira eta irakaskuntza errazteko baliabideak eta herramintak ugaritu egin dira. Lehen ezinezkoa zen, gaur egungo ikastetxe batean dauden baliabideak garai horretako ikastetxe batean egotea. Herraminta hauek, irakasleak esaten duena kolokan ipintzeko balio dute eta hau lehenengo garaietan ez zen posible egitea, lehen aipatu dudan bezala irakasleak jakintza osoa zuelako eta ikasleak galderak egin gabe jakintza hura barneratu behar zuelako.

Kartografiari ekiteko, taldekideak bildu ginen eta guretzat metodologia aktiboa zer den esan genuen, esanahi guztiekin, kartografia antolatzen joan ginen apurka apurka. Lehendabizi, kartulinaren kolorea aukeratu behar genuen, horrek ere esanahi jakin bat duelako, guk berdea aukeratu genuen, zergatik berdea? berdea esperantzaren kolorea delako eta guk gaur egun egiten diren hezkuntza erreformak ikusi arren, ez dugu galtzen esperantza hezkuntza ikasleen beharretara, gustuetara, nahietara eta interesetara bdieratuta egon behar delarik.

Elkarrizketa hau euki ondoren kartulinan metodologia aktiboa osatzen dituzten eragileak non kokatuko genituen antolatu genuen, alde batetik metodologia aktiboaren definizioa ipini genuen, uste genuelako aurkezpena hasteko habiapuntu egokia zela. Ondoren metodologia aktiboaren ezaugarriak bildu genituen eta hiru puntutan adierazi genituen kartografian, metodologoia aktiboa aplikatzeko kontuan hartu behar diren faktoreak ere aipatu genituen .

Ondo landu behar genuen puntua metodologia aktiboaren osagaiak zirela uste genuen, azken finean, puntu honetan mamia dago, metodologiaren funtsa bildu genuen puntu honetan. Osagaiak egokiak ez izatekotan ezin izango dugu ikasleetan eta gaur egungo gizartean oinarritzen den metodologia aplikatu.

Kartografiari nolabait amaiera emateko, mapa kontzeptual moduko bat antolatu genuen, mapa kontzeptual honetan, metodologia aktiboaren aplikazio ezberdinak bildu genituen ( taldekakoa eta banakakoa ), aplikazio honen bidez lortzen dena ( ikasle aktiboak ) eta azkenik metodologia honen aplikazioarekin irakasleak edo hezitzaileak eratu nahi duena ( ikasle parte hartzaileak eta klaseko giro egokia ).

Sarrera honi amaiera emateko, esan behar dut, lan hau burutzean talde guztia oso ondo sentitu dela, azken finean askatasuna izan dugulako guk uste genuena ipintzeko eta lanak burutzeko orduan askatasuna izatea eskertzen da. Beste alde batetik, komentatu nahi dut, gure ikaskideen kartografiak oso ondo egon direla, lan honen funtsa ehuneko ehunera bete dutelako, guk agian hitz larregi erabili ditugu eta irudi gehiago erabili behar genituen, gure lan egiteko era da eta beste baterako saiatuko gara hobekien egiten.






















No hay comentarios:

Publicar un comentario