Gaur astelehena da, Otsailaren 6a. Gure Didaktikako irakasleak proposamen interesgarri batekin etorri zaigu gaur klasera, nahiz eta azken ordua izan eta nekatuta egon harreta handiz entzun dugu bere proposamena. Proposamena zen, Euskal Jaularitzako Oinarrizko Hezkuntza dekretua hartzea, gainetik irakurtzea zeren eta oso luzea da eta dekretu honek hezkuntzaren inguruan erantzuten dituen galderak bilatzea eta analizatzea. Dinamika taldeetan egin dugu, lana errazago izateko eta horrela talde-lana bultzatzeko eta guk ere ,ikasleok taldeko-laneen dinamikan sartzeko , kurtso osoan zehar talde-lan asko egingo ditugu eta. Galderak bilatzeko dekretuaren aurkibidea kontuan hartu dugu zeren eta bertan dokumentazio guztia ateratzen zen eta errazago izango zen horrekin galderak ateratzea. Bost galdera bilatu ditugu hezkuntzarekin erlazinatuak, gero klase guztien artean aman komunean jarri ditugu irakaslearekin batera baina ez zaigu denbora eman galdera guztiak esateko denbora bukatu zaigulako eta etxera joan izan behar dugu. Jarduera polita izan da eta hurrengo egunetan bukatuko dugu eta zeguraski gauza interesgarriak ikasiko ditugu dinamika honen bidez.
Gaur asteazkena da, astelehenean hasi ginen ariketarekin jarraitu egin dugu gaur klasean. Lehenengo eta behin irakasleak hiru galdera proposatu dizkigu, Oinarrizko hezkuntza dekretearekin zerikusi dutenak eta guk taldeka erantzunak bilatu izan behar ditugu. Galderak hauek izan dira:
- Zer ebaluatzeari ematen dio erantzuna?
- Zeren bitartez aritzen da dokumentua eta nola?
- Noiz ebaluatu?
Talde bakaoitzak denbora tarte bat izan du galderak dokumentuan bilatzeko, apuntatzeko, hitz egiteko horren inguruan... Dinamika guztiok amaitu dugunean, amankomunean jarri ditugu erantzunak klasean irakaslearekin batera. Talde gehienek erantzun berdinak izan ditugu, hau da, ondo aurkitu ditugu erantzunak dokumentuan eta irakaslearekin zuzendu dugu falta zitzaiguna erantzun egokia izateko.
Bukatzeko esan behar dut, ariketa interesgarria izan dela , gustura egon garela taldeka lan egiten eta ondo moldatu egin garela lana egiterakoan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario