NIRE LEHEN HEZKUNTZAKO OROITZAPENAK
Aukeratu ditudan argazkiek Lehen Hezkuntzako oroitzapen onenak islatzen dituzte; horrek ez du esan nahi hauek bakarrik unerik onenak izan direla, baizik eta zerbait aukeratzekotan monentu hauekin geratuko nintzateke: nire gelako ikaskideak hiru urterekin elkarrekin hasi ginen eta DBH 4.mailara arte, ikaskideak eta lagunak; beste aldetik inauteriak, oso garai atsegina eta polita; jolas-ordua, beti jolasorduaren zain futbolan jokatzeko; igeriketa eta heziketa fisikoa nire gustokoen gaiak ; danborrada, oso-oso dibertigarria; Marta nire tutorerik onena eta noski, barnetegiak, ikastetxetik kanpo primeran pasatzeko.
Argazki hauetan Lehen Hezkuntzako 5.eta 6.mailan nengoen. Ikusten duzuen moduan, inauteriak ospatzen ari ginen nire ikastetxean. Nire klaseko ikaskideekin agertzen naiz. Urtero inauteriak ospatzen genituen eskolan eta oso egun polita eta dibertigarria zen guretzako, gainera gu geuk egiten genituen mozorroak klasean bertan eta ordu asko pasatzen genituen mozorroak egiten. Material birziklatuarekin egiten genituen mozorroak eta oso ondo geratzen zizkiguten, argazkian bertan konprobatu ahal duzue.
Argazki hauek aukeratu ditut, zeren eta garai polita zelako, klase teorikoak eman beharrean tailerrak egiten genituen mozorroak prestatzeko eta egoera horiek oso atseginak ziren guretzat.
Urtero gela bakoitzak bere mozorro propioak antolatzen zituen gai baten inguruan. Gainera garai honetan izan nuen andereñoa oso eragin handia izan zuen nire bizitzan, beraz oroipen oso onak ditut. .
Antolatzen ziren jarduerak, oso motibatzaileak ziren: natura ezagutzea, kirolak praktikatzea, jolasak , tailerrak, filmak, musika...
Argazki honetan igerilekuan agertzen naiz nire klaseko ikaskide batzuekin. Ikasgai guztien artean gehien gustatu zaidana Heziketa Fisikoa izan da, dudarik gabe eragin handia izan du nire bizitzan eta horregatik gaur egun Heziketa Fisikoko irakaslea izan nahi dut, kirola txikitatik asko gustatu zaidalako. Lehen Hezkutzako 1. maialtik 4. mailara arte igeriketa ikasten genuen herriko polikiroldegian, 4 hilabete ematen genituen astean bi ordutan igeriketan. Oso gustura joaten nintzen zeren eta ono ematen zitzaidan eta gustazen zitzaidan igeri egitea, gainera ondo antolatuta zegoen, autobusez joaten ginen polikiroldegira gimnasia irakaslearekin. Gure igeriketako irakasleak oso ona eta atsegina zen gurekin eta oso ondo irakasten zuen. Igeriketa egiteaz aparte jokuak ere egiten genituen eta hori asko gustatzen zitzaidan zeren eta pixka bat "libre" sentitzen ginelako.
Argazki hau Lehen Hezkuntzako 5.mailakoa da, bertan nire klaseko ikaskideak, nire tutorea Marta eta gurekin denbora asko pasatu zuen praktikako ikasle bat gaude. Guztiok txandalarekin agertzen gara, niretzat onena zen, uniforma ez zitzaidan bat ere gustazten , oso deserosoa zelako. Guretzat esperientzia berria zen gelan bi irakasle izatea, ez genuelako inoiz izan eta hasieran arraroa egiten zitzaigun baina denbora pasa ahala ohitura hartu genuen eta oso ondo moldatzen ginen praktikako ikaslearekin eta oso gustura egon ginen berarekin. Gurekin praktikak egin zituzten ikasleek, primeran portatzen ziren eta asko laguntzen gintuzten.
Argazki honetan nire klaseko ikaskideekin eta Baskoniako bi jokalariekin agertzen naiz. Noizean behin ikastxeteak kirolari profesionalak ekartzen zituen hitzaldi bat emateko. Niretzat oso motibatzailea izan zen, zeren eta oso gustukoa daukat kirola, oso gustura joaten nintzen hitzaldi horietara. Ekintza hauen helburuak gure bizitzan kirola praktikatzea oso osasungarria dela bultzatzea eta guk hortaz kontzientziatzea. Esan behar dut ere, nitan oso eragina ona izan duela.
Argazki hau danborradaren egunean izan zen. San Prudentzio bisperan urtero ospatzen genuen, Amurrioko ikastetxe guztiak herriko emparantzan elkartzen ginen eta bertan guztiok gure danborrarekin jotzen genuen. Gogoratzen naiz oso egun polita zela eta oso ondo pasatzen genuen bertan, asko ensaiatzen genuen egun horretan dena ondo ateratzeko. Ikasle guztiok berdin jantzita joaten ginen eta eramaten genituen txanoak plastikako irakaslearekin egiten genituen.
Argazki hau Lehen Hezkuntzako 2. mailakoa da. Ikastetxean hasi nintzenenetik hauek izan dira nire ikaskideak, Haur hezkuntza elkarrekin egon ginen, Lehen hezkuntza ere, baita ere DBH-n. Urte asko eman ditugu elkarrekin eta oso oroitzapen onak dauzkat nire klaseko kiedeengaz. Batzuk nire kuadrillako lagunak dira gaur egun eta beste batzuk nahiz eta gutxiago ikusi lagunak izaten jarraitzen dira eta ikusten dugunean ondo pasatzen dugu hitz egiten.
Argazki honetan ikastetxeko patioan nago, bertan egunero futbol partiduak jokatzen genituen beste klaseen kontra. Egunero irrikitan egoten nintzen patio ordua heltzeko, oso ondo pasatzen genuelako futbolean jolasten. Jolas-ordua, niretzat eskolaren gauzarik gustukoena zen, futbola txikitatik asko gustatzen zaidalako. Oztoporik handiena jokatzeko amantala zen, oso deserosoa eta izerditan amaitzen genuen jokatu eta gero.