domingo, 28 de mayo de 2017

EBALUAZIOA!

1. GAIA. Evaluación formativa y compartida: evaluar para aprender y la implicación del alumnado en los procesos de evaluación

1.1. "Ebaluazioaren" eta "kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu.
Gaur egungo hezkuntzaren joerak dira ebaluazio tradizionala atzean uztea eta ebaluazio formatiboa egitea hobekuntza lortzeko. Dena den ikastetxe gehienetan oraindik ebaluazioa “kalifikazioaren”  sinonimoa da, hau da notak jartzea; gainera, oro ar,  gurasoei gehien  inporta zaiena seme-alabak kalifikazio onak lortzea da.Hala ere , nota bat jartzea ez da ebaluazioa, kalifikatzea baizik.
Ebaluazioa jardun bateratzaile bat izan behar  da, eguneroko jardunean sortzen den informazioa bilduz eta landuz, aldez aurretik ezarri diren helburuak betetzen diren ala ez egiaztatu eta hobeto bete daitezen egin beharreko aldaketak erabakitzen lagunduko duena.

1.2. Ebaluazio formatiboa/hezigarria: definizioa, funtzioa, instrumentuak, etab. 
Ebaluazioa irakaskuntza-ikastea prozesua  hobetzeko tresna da; ebaluazioren bidez ikasleek gehiago ikasiko dute akatsak zuzentzean eta irakasleek ere hobeto egingo duten bere lana; hau da, bere helburua ez da ikasleak kalifikatzea, baizik eta, informazioa lotzea guztien hobekuntzarako.
Ebaluazio formatiboa baliagarria izan behar da hiru aspektutan hobetzeko:
1.Ikasleen ikaskuntza prozesua hobetzea.
2.Irakasleen irakasteko gaitasuna hobetzea.
            3.Ikasgeletan erabiltzen ditugun Irakaskuntza-ikaste prozesuak hobetzea.


      1.2.1. Ebaluazio formatibo /hezigarriaren aldaerak adierazi. Deskribatu bakoitzaren ezaugarri nagusiak. 

Ebaluazio formatiboaz gain, hainbat motatako ebaluazio daude, haien artean ezaugarri komun batzuk daude , nagusienak izanez ebaluazioa ikaste-irakaskuntza prozesua hobetzeko dela eta ikasleen  parte-hartzea.
Ikasterako ebaluazioa: ebaluazioren helburua da ikasleen ikastea hobetzea.
Ikasterako bideratua ebaluazioa: bizitzan zehar ikaskuntzaren autorregulazioa, horrela ikaslea ebaluazioaren parte izango da.
Hezi nahi du ebaluazioa :   ikasleen buru-hausnarketa bultzatzen du ikasteko eta ikasten jarraitzeko.
Benetako ebaluazioa:  non ebaluaketaren teknika, instrumentu eta ekintzak harreman zuzena izan behar dituzten  ikaskuntzaren egoera  errealekin, aldi berean ikasleak ebaluazioan inplikatuta egon behar dira.
Ebaluazio integratua:  antza handia dauka Benetako ebaluazioarekin. Integratuak defendatzen du ebaluaketa, derrigorrez, egon behar dela ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren barnean, hau da, orain egiten den guztiz kontrakoa, azterketen bidez ebaluatzea garai finkatu batean, egin behar dena da , eguneroko ekintzak ebaluatzea, ez bakarrik bukaeran egiten diren frogak.Ebaluazio honek ere antza handia dauka formatiboarekin.
Ebaluazio alternatiboa : metodologia tradizionala baztertu nahi du beste teknika eta ebaluatzeko metodo hezigarriak erabiltzeko.

1.3. Partekatutako ebaluazioa (evaluación compartida). Definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak. 
Partekatutako ebaluazioa ikasleen inplikazioa ebaluazioetan defendatzen du.Teoria honen arabera, ikasleen inplikazioa oso positiboa da, alde batetik, bere ikaskuntzarako, beste aldetik,  beren gaitasun pertsonalak garatzeko.


 Hobekuntza nabarienak:
·         Ikaskuntzaren hobekuntza.
·         Autonomia pertsonala, autoerregulazioa eta ikasten ikasteko prozesuen hobekuntza.
·         Autokritika eta hausnarketa kritikoa egiteko gaitasunak areagotzen ditu.
·         Pertsona arduratsuak osatzeko eta hezkuntza demokratikoa garatzeko.
·         Gelaren giroa eta bizikidetza bobetzeko.

 Ebaluazio sistema hau aurrera eramateko erabiltzen diren ohiko teknikak hauek dira:
- autoebaluazioa, bakoitza bere buruaz egiten duena; taldean ere egin daiteke.
-ko - ebaluazioa, ikasleen artean egiten dena.
-ebaluazio partekatua, elkarrizketaren bidez ikasle-iralaslek egiten duten ebaluazioa.
-autokalifikazioa, normalki ikasleak bere kalifikazioa jartzen du, beti aurrerako ebaluazio-irizpideak kontuan izanez.
- elkarrizketaren bidezko kalifikazioa,ikasle-irakasleek ados jartzen dira kalifikazioa jartzeko.
Gure ikastetxeetan ebaluazio mota hau ez dago oso hedatuta, dena den gero eta gehiago horretaz hitz egitea entzuten da.
Partekatutako ebaluazioa egiteko hiru bide nagusi daude, bide bakoitza bestearen osagarria izan ahal da: bakarkakoa, lan taldekoa eta  batzarrarena.

4. Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta aurreko kontzeptuen arteko loturak adierazi. 
Heziberri dekretuaren ustez, ebaluazioa  erabakiak hartzeko informazioen biltze eta balorazio prozesu sistematikoa da.Heziberri Planaren ebaluazioaren helburua hobekuntza da (ebaluazio formatiboak ere nahi duena) ikasleena (pertsonalizatua) ikastetxearena (hobekuntza plana) eta hezkontza sistema osoarena (planifikazioa, lerro estrategikoak eta irakasleen formakuntza). Heziberriaren ebaluazioa ere, konpetentzietan oinarritutako ebaluazioa da. Erantzukizuna eta lankidetza izan behar da, erantzukizun partekatua (irakasleak, ikasleak, familiak, Hezkuntza eta kultura Saila)
Hiru ebaluazio mota aurreikusten ditu:
·         Ebaluazio diagnostikoa: ikaskuntza prozesuaren egoera ezagutzeko hobetzen lagundu ahal izateko.
·         Ebaluazio formatiboa : ikaskuntza prozesuaren garapen eta ebaluazioaren berri ematea du helburu, erabakiak hartzeko eta prozesua ikasleen beharretara egokitzeko. Ikaskuntza-prozesu osoan zehar egiten da.
·         Azken ebaluazio sumatiboa: ikasleek ikaskuntza-prozesuaren amaieran ikasi dutena neurtzen du; emaitza (kalifikazioa) eskaintzen du eta bailagarria izango da promozionatzeko edo titulua lortzeko.
Nire ustez, aurreko kontzeptu landutakoekin harreman zuzena dauka.Alde batetik, alde guztien hobekuntza (ikasle, irakasle, ikastetxe) du helburu eta beste aldetik, gaitasunetan oinarrituta dagoelako. Ikaskuntza-prozesu osoan zehar egiten denez irakaskuntza prozesua aldatu ahal da, edukien baliotasuna ere baloratuko da eta akatsak baldi badaude denbora izango dugu zuzentzeko eta hobekuntza plana martxan jartzeko.Formatiboaren eragina  nabaritzen da Heziberrik ere  ikasle aktiboa nahi duelako,gainera, Heziberrik ebaluazio formatiboren beste ezaugarri bat erabiltzen du, ikaskuntzaren ebaluazioa eguneroko arazoetan aplikatu behar dela.Laburbilduz, nire ustez Heziberri dekretuaren ebaluazioan ebaluazio formatiboak oso eragin handia dauka, eta Heziberriaren plana eta dokumentu honetan azaltzen dena ebaluazioari buruz oso antzekoa dela.


2. GAIA. Aclaración de los términos implicados en los procesos de evaluación educativa. 
2.1. Ebaluazio hezigarriarekin zerikusi dituzten kontzeptuak aipatu eta deskribatu. [Ebal. irizpideak / Ebaluaziorako baldintzak / Ebaluaziorako jarduerak / Ataza-jarduera / Ebaluazio teknika-prozedimendua - Behaketa sistematikoa -  Ahozko hartu-emanak / Probak / Ikasleriaren ekoizpenen analisia]

Ebaluazio irizpideak: ez da erraza azaltzea zer diren ebaluazio irizpideak; printzipioz helburu didaktikoekin erlazionatuta egon behar dira eta Hezkuntza sailak jartzen ditu, hala era guk moldatu ahal ditugu ikasgaiaren arabera.Arlo bakoitzaren irizpideak ikusi eta gero egokitu behar dira bakoitzaren ikas-sekuentziara eta konpetentzietara.Helburu orokorrak ebaluazio irizpideen bidez ebaluatu behar dira  eta ebaluazio adierazleen bidez behatu daitezke.Orduan,  irizpideek  ikaskuntzaren mota eta maila ezartzen dituzte.
Ebaluazio baldintzak: hauek ikasleei egindako ekintzak baloratua izateko aukera emango dizkiete; adibidez, ikaslea egunero joango da klasera ikasleak feedbacka emateko, hau da aurrez aurretik finkatuta dauden ekintzak bete behar dira ebaluazioaren eskubidea izateko.
Ebaluaziorako jarduerak:   ebaluatzen diren   ikaskuntzaren jarduerak dira, edukiak, helburuak eta gaitasunen lorpena neurtzeko, baita bete behar diren baldintzak ere; informazio hau beti hobekuntzarako erabiliko da ebaluazio formatiboaren barruan.Jarduera hauek antolatu behar dira ikaskuntzaren helburuen lorpena konprobatzeko eta metodologia egokiaren erabilera ere ebaluatzeko.
Ataza - jarduera: ataza edo jarduera baten bitartez ikasle baten ikaskuntza aztertu daiteke. Adibidez, idazlana , ahozko aurkezpen bat, PPT, laburpena, txoztena… Batzuetan jarduerekin edo baliabidekin  nahastu ahal ditugu, baina ez dira gauza berdinak.
Ebaluazio teknika - prozedimendua: teknika honen bitartez irakasleak ikaslea konpetentziak lortu dituen ala ez baloratuko da. Teknika hauek izan daitezke  behaketa sistematikoa, produkzioen analisia, ahozko hartu-emanak edo probak.
Behaketa sistematikoa: jarduerak analizatzeko ezinbestekoa da behaketa.Hala ere, ez du balio edozein ekintzarako, bakarrik momentuan ebaluatu egin ahal direnak edo egunerokotasun bat jarraitzen dituztenak, adibidez,taldeko lanetan parte hartzea, laborategien praktikak, klasean parte hartzea…Oso inportanteak dira behaketa neurtzeko erabiliko diren tresnak: kontrolerako zerrendak, zenbaki-eskalak…
Ahozko hartu - emanak: teknika hauek ahozko-adierazpenak lantzeko erabiltzen dira, guztiak klasean egiten diren elkarrizketaren bidez, baina ez da edozen elkarrizketaikasleen artean baizik eta, baloratu behar diren elkarrizketak: debateak, asanblada, ahozko azalpenak…Kasu honetan ere, oso inportanteak dira ebaluatzeko erabiliko diren tresnak, oso arinak eta errazak izan behar dira bestela informazioa galduko da.Teknika hauen bidez,irakasleak ikasleen ahozko konpetentzia  ebaluatuko du eta horri buruzko informazio guztia jasoko du.

Probak: teknika hauek ezagunenak dira, betiko azterketak (galdera sorta, garatzeko galderak…)baina guztiek  helburu berdinarekin, ebaluatzea. Horregatik metodo berri bat sustatu nahi dute, azterketak suspertzen baina era ezberdin batean, ikasleak azterketekin ere ikasteko. Adibidez, azterketa bat egin ondoren egindako akatsak ikasle berak zuzentzea.
Ikasleriaren ekoizpenen analisia: oro har, ikasleak egiten duen edozein lana baina “ soporte fisikorekin”  (idatzizko lana, txostena, gelako koadernoa…) Ebaluaziorako erabiliko diren tresnak: zenbaki-eskala, errubrikak…)


2.2. Ebaluazio instrumetuak. Definizioa, instrumentuen adibideak (ikusi adibideak) aipatu. 
Ebaluazio instrumentuak  beharrezkoak diren dokumentuak edo erregistroak balorazio bat egiteko dira.Adibidez : behaketarako galdera sorta, behaketarako gidoia, galdera zerrenda,  kontrol zerrenda, estimazio eskalak,

Honako hauek dira deskribatuko ditugun ebaluazio instrumentuak:

Behaketarako galdera sorta : Behaketarako galdera sortak irakaslearen ardurako galderak dira.Galdera gisara adierazten dira gero behatzearekin erantzunak eman nahi zaizkielako.Ez dira galdera erretorikoak; bere lanean hobetzeko gertu dagoen irakasleari axola zaizkion galderak dira : irakurritako gauzetatik, lan praktikatik, ideiak aurkatzetik…

Behaketarako gidoia : Behaketarako gidoia eskema bat da, behatu beharreko puntu guztiak antolatuta jasotzen dituena. Hortaz, behaketa bideratzeko balio du. Berdin erabil daiteke prozesuak (egoera didaktiko errealak) aztertzeko eta ondorioak (lan idatziak,grabaketak, eskola lanak, etab.) aztertzeko.
Gidoiak gaien araberakoak edo sekuentzien araberakoak izan daitezke. Lehenengoek
behatu beharreko puntuak eskema logiko baten arabera antolatzen dituzte(atalak, azpiatalak…)

Kontrol zerrenda : Kontrol zerrenda ikasle batek edo taldeak dituen edo ez dituen ezaugarri edo alderdien aipamena da. Behatzaileak egiaztatu egin beharko du behaketa aldian azaltzen diren ala ez.Behatzailearen lana erraztea da bere abantaila nagusia, behatu beharreko ezaugarriak zehatz-mehatz ematen dituelako.

Estimazio eskalak : Behatzeko garaian balorazioa edo mailaketa onartzen duten alderdi edo
ezaugarrien aipamena da estimazio eskala. Tresna honek gainditu egiten du control zerrendaren alderdi txarretako bat, behaketan xehetasun gehiago emateko aukera ematen baitu.

Errubrikak: Errubriken bidez ikasle baten ekoizpenak izan ditzakeen ezaugarriak deskribatzeko balio du eta normalean 4-5 maila jasotzen dituzten eskalak dira. Mailakatze bakoitzak ikaslearen ekoizpen akademikoaren ezaugarri zehatzak jasotzen ditu.

2.3. Ebaluazio irizpidea. Definizioa
kasleak jakin behar dituen ezagutza multzoei erreferentzia egiten da. Ikasleak jakin eta egiten jakin behar dituen ezagutzak, ezagutza hauek lotura zuzena izango dute konpetentziekin. Ebaluazio irizpideak alde teorikoa eta praktikoa izango du .
Alde teorikoa, teoriaren barneraketen prozesuan datza, alde praktikoa , konpetentziak hobetzeko ezagutza horiekin egin beharrekoan zentratuko da.
Ikaslegoa ebaluatzeko garaian, erreferentzia izango dira ebaluazio irizpideak, baloratu nahi diren esparruen deskribapena izango direlako.


Bukatzeko esan, ebaluazioari dagokionez, hezkuntzaren zati garrantzitsua dela,baina beneteko ebaluazioa, formatiboa, ez kalifikaziak  jartzea; bere azken helburu hobekuntza delako, ikasle guztien hobekuntzarako, taldearen hobekuntzarako, ikastetxerako eta beharrezkoa bada Hezkuntza sistemarako. Hau guztia kontuan hartuta, oso modu arduratsuan antolatu behar da eta bukaera eramatea, aldi berean, erantzukisun partekatua da, guztiok inplikatu behar dugu aurrera eramateko.




HEZKUNTZA BERRIKUNTZAK

Gure gelakideek azken 200 urteetan zehar izandako hezkuntza sistemaren aldaketa nabarmenen inguruan egin zuten aurkezpena.  Sarrera honen bidez haiek egindako lanaren ideia nagusiak adieraziko ditugu.

Hasteko, esan beharra dago Espainiako hezkuntza sistemak denboran zehar etengabeko aldaketak izan dituela, gobernu aldaketa bakoitzak hezkuntzaren alorrean aldaketa bat eragin izan duelako. Indarrean zegoen ideologia politikoaren arabera aldaketak norabide bat edo beste bat hartzen zuten.

 Azken 200 urteetan hezkuntzaren arloan  emandako aldaketatik hiru bakarrik eragin erreala izan dute: 1857ko erreforma, 1990ko aldaketa LOGSE rekin eta azkenik, LOE erreforma 2006 an. Jarraian erreforma bakoitzeko ezaugarri nagusienak aipatuko ditugu.

Hasteko, 1857ko Erreforma Liberala. “Moyano legea” ere izena zuena, iegin diren erreformetan indarrean denbora gehiena izan da, mende oso bat iraun zuen eta hezkuntza sistemari oreka ematea lortu zuen. Hezkuntzaren antolamendu guztia elizaren eskuetan zegoen eta soilik gizartearen zati bati eskainita zegoen. Aldaketa honekin, hezkuntza sistema 3 mailatan banatuta egotera pasatu zen: LH, DBH eta Goi mailako Hezkuntza eta gizartearen beharrak asetzeko hezkuntza diseinatu zen: publikoa, berdintasunaren alde eta dohainikakoa. Lege honek izandako arazorik handiena: estratifikazio soziala eragin zuela, arazo hau ondorengo erreformekin konpondu zen.


Ondoren, 1990. urtean eman zen Hezkuntza Erreforma daukagu, LOGSE. Lege honen ezarpenean zegoen egoerari erreparatuz, gizarte eta hezkuntza arloetan desberdintasun nabarmenak agerian zuedela esan genezake; gizarte aldaketa hau zela medio, hezkuntzan aldaketa baten beharra ikusi egin zen.

Erreforma honek hainbat lorpen bultzatu zituen: hezkuntza mixtoa (mutil eta neskak), derrigorrezko eta dohainiko hezkuntza 16 urte arte luzatu zuen eta titulu ofizial bat eskaini. Dena den, honen helburua zen neska-mutil guztiak ikastetxeetan izena emanda egotea zen. Lorpenez gain porrota batzuk ere izan zituen lege honek; hala nola, arauen arloan arazoak sortu ziren, HHri arreta gutxi jarri zioten eta prestakuntza profesionalean gainbeherak eman ziren.

Amaitzeko, 2006ko LOE daukagu, hezkuntza arloan sortu diren hainbat legeetatik bizirik dirauenetako bat. LOEk aldarrikatu nahi duena da: Hezkuntza sistemari egonkortasuna ematea, ordena eta argitasuna jartzea eta printzipio batzuk jarriz soluzio berriak gehitu ahal izatea hezkuntzan dauden arazoak konpontzeko.
Lege hau Hezkuntzaren arazorik handienari konponbidea ematea, Hezkuntzan kalitaterik onena lortzea eta guztiontzat bidezkoa izatea espero da baina denborak esango digu iguripen guzti hauek lortzeko kapaza izango den ala ez.

Era berean, beste gelakide batzuk erreformen inguruko aurkezpen bat egin ziguten. Lerro hauetan hitzaldi horren laburpena adierazten saiatuko gara.
Erreforma, Estatuaren agintean partidu politiko ezberdinak jartzean, hezkuntzan gauza batzuk aldatzen dituzte, aldaketa hauek curriculumean eragina izan dezakete. Hauek ez dute beti eragin ona hezkuntzan eta aldaketa sakonak ematen direnean “kontraerreforma deritzo” Adibide batzuk: LOGSE, LOCE, LOE eta gaur egun eman den LOMCE dira.

Erreformak, indarrean dauden partido politikoak, gizartea euren ideologia partekatzeko erabiltzen dituzten tresnak dira, azken finean denok dakigun bezala, gizartea aldatzeko hezkuntzatik hasi behar da.

Jarraian erreforma porrotak aipatu zituzten. Gai honetan eman zituzten adibideetako batzuk ondorengoak izan ziren: Irakaskuntzaren konpromesua eta prestakuntza, ezartze arazoak (Teorikoki erreforma guztiak izugarriak dirudite, baina, beren aplikazioak ez dira egokiak), diseinu uniformeak errealitate ezberdinetarako, erreforma hezitzaileen bakardadea, etab.

Amaitzeko, konklusio bat atera egin zuten, erreformarik gabeko etorkizuna; hain zuzen ere, hau da, ez zaio eman behar hainbesteko garrantzia hezkuntza erreformei, baizik eta hezkuntza berari, ikasgelatan erabiltzen diren irakaskuntza metodoei, ikasleen egoera bakoitzari... Benetan garrantzitsuak diren gauzei erreparatzen diotenean, lortuko duten hezkuntza izugarri eraginkorra eta erakargarria izango da.

Azkenengo hitzaldia, konstruktibismoaren eta ikaskuntza moten inguruan izan zen.

Azlpenak konstruktibismoarekin hasi ziren, definizioa aipatu zuten, honakoa: ikaskuntza-prozesuaren garapena azaltzen duen teoria bat. Teoria honen arabera, ikaslea bera da ezagutza eraikitzen duena, norberaren beharretatik eta interesetatik abiatuta ikasiz.

Ondoren, lau ikaskuntza mota azaldu zizkiguten: Harrera errepikakorra, harrera esanguratsua, aurkikuntza errepikakorra eta aurkikuntza esanguratsua.

Lehenengoan, ikasleak jarrera pasibo bat hartzen du, emandako kontzeptuak buruz ikasiz. Gainera umeak aurre ezagutzarik izan gabe egiten da, bere ezagutzekin harremanik egin gabe.

Bigarrenean, aurretiko ideiak kontuan izanda eskema berriak eraikitzen dira. Bertan, ez da kontuan hartzen norberaren erritmoa edo aldez aurretik jasotako ikaskuntza, azkenengo emaitza da bakarrik kontuan hartzen dena.

Hirugarrengoan, subjektuak paper aktiboa izango du, bere kabuz aurkitu eta sortuko  ditu kontzeptuak, horien arteko erlazioa eginez eta ezagutza horiek berriro ordenatuz eskema kognitibora egokitzeko.

Azkenengoan, ikasleak paper aktiboa jokatuko du. Honen aurretiko ezagutza oso garrantzitsua izango da, ezagutza horien baitan sortuko baita ezagutza berria eta irakaslea kanpotiko laguntza izatera mugatuko da.

Azalpenaren ostean, talde txikitan jarri ginen eta kontzeptu bakoitza egoera batera plazaratu genuen antzerki baten bitartez argi geratzeko helburuarekin.

Beste gelakide batzuk hezkuntza berrikuntzen inguruan egin zuten beste aurkezpen bat. Gai honen inguruan Carlos Magro-k dituen hainbat ideia esan zizkiguten. Esandako batzuk ondorego hauek izan ziren:

  • Hezkuntza sistemek erreformaren beharra daukate ez baitute eragin positiborik.
  • Sistema hau berritu behar da gizartearen eraldaketa azkarra eta bortitza dela eta; informazio asko daukagu baina ezagutza falta zaigu.
  • Gaur egungo eskoletan berrikuntza pedagogikoa beharrezkoa dela, eta ez bakarrik teknologikoa gaur egun gertatzen den bezala.
  • Sistema aldaketa, eraldaketa pedagogikoa, teknologikoa eta kulturala ematen denean etorriko da.
  • Erreforma ezin da eskolaren errealitateari bizkarra emanez sortu.
  • Aldaketa eskolan sortu eta honen onurako sortu behar da.

martes, 16 de mayo de 2017

KARTOGRAFIA

Orain dela bi aste, Aingeruk dinamika berri bat proposatu zigun. Lan honetan, kartografia bat egin behar genuen eta kartografiaren gai nagusia metodologia aktiboa izan behar zen.

Metodologia aktiboa orain dela hamarkada batzuk modan ipini izan den gai bat den arren, pedagogo famatuenak ikaskuntza esanguratsuaren funtsa dela aitortu zuten jada azpaldian. Gai honen inguruan ikasturtea hasi zenetik nahikotxo hitz egin dugu eta ikasle gehienok daukagu antzeko iritzia, metodologia aktiboa beharrezkoa da ikastetxeetan aplikatzea, egiten ikasten delako. Orain dela 60 urte eskoletan beste metodologia erabiltzen zen eta zeharo oso ezberdina zen, irakasleak jakintza guztia zuen eta ikasleak belaki hutsak izango litzateke, irakasleak esandakoa hausnarketa minimorik egin gabe barneratu eta listo, horretan oinarritzen zen irakaskuntza.

Denbora aurrera joan ahala, irakasteko teknikak hobetzen joan dira eta irakaskuntza errazteko baliabideak eta herramintak ugaritu egin dira. Lehen ezinezkoa zen, gaur egungo ikastetxe batean dauden baliabideak garai horretako ikastetxe batean egotea. Herraminta hauek, irakasleak esaten duena kolokan ipintzeko balio dute eta hau lehenengo garaietan ez zen posible egitea, lehen aipatu dudan bezala irakasleak jakintza osoa zuelako eta ikasleak galderak egin gabe jakintza hura barneratu behar zuelako.

Kartografiari ekiteko, taldekideak bildu ginen eta guretzat metodologia aktiboa zer den esan genuen, esanahi guztiekin, kartografia antolatzen joan ginen apurka apurka. Lehendabizi, kartulinaren kolorea aukeratu behar genuen, horrek ere esanahi jakin bat duelako, guk berdea aukeratu genuen, zergatik berdea? berdea esperantzaren kolorea delako eta guk gaur egun egiten diren hezkuntza erreformak ikusi arren, ez dugu galtzen esperantza hezkuntza ikasleen beharretara, gustuetara, nahietara eta interesetara bdieratuta egon behar delarik.

Elkarrizketa hau euki ondoren kartulinan metodologia aktiboa osatzen dituzten eragileak non kokatuko genituen antolatu genuen, alde batetik metodologia aktiboaren definizioa ipini genuen, uste genuelako aurkezpena hasteko habiapuntu egokia zela. Ondoren metodologia aktiboaren ezaugarriak bildu genituen eta hiru puntutan adierazi genituen kartografian, metodologoia aktiboa aplikatzeko kontuan hartu behar diren faktoreak ere aipatu genituen .

Ondo landu behar genuen puntua metodologia aktiboaren osagaiak zirela uste genuen, azken finean, puntu honetan mamia dago, metodologiaren funtsa bildu genuen puntu honetan. Osagaiak egokiak ez izatekotan ezin izango dugu ikasleetan eta gaur egungo gizartean oinarritzen den metodologia aplikatu.

Kartografiari nolabait amaiera emateko, mapa kontzeptual moduko bat antolatu genuen, mapa kontzeptual honetan, metodologia aktiboaren aplikazio ezberdinak bildu genituen ( taldekakoa eta banakakoa ), aplikazio honen bidez lortzen dena ( ikasle aktiboak ) eta azkenik metodologia honen aplikazioarekin irakasleak edo hezitzaileak eratu nahi duena ( ikasle parte hartzaileak eta klaseko giro egokia ).

Sarrera honi amaiera emateko, esan behar dut, lan hau burutzean talde guztia oso ondo sentitu dela, azken finean askatasuna izan dugulako guk uste genuena ipintzeko eta lanak burutzeko orduan askatasuna izatea eskertzen da. Beste alde batetik, komentatu nahi dut, gure ikaskideen kartografiak oso ondo egon direla, lan honen funtsa ehuneko ehunera bete dutelako, guk agian hitz larregi erabili ditugu eta irudi gehiago erabili behar genituen, gure lan egiteko era da eta beste baterako saiatuko gara hobekien egiten.






















ARGAZKIAK





Haurtzaro eta ikaskuntzaren inguruan hausnartzen haritu gara azkan klasean.. Bi hitz hauek kontuan hartuta honen inguruan argazki pare bat hartu behar dugu, bakoitzak argazki horiekin bere haurtzaroa eta irakaskuntzarekin zer ikusia duten kontuan hartuta.


IRAKASKUNTZA

Aukeratu dudan lehengo argazkia irakaskuntzari buruz hitz egiteko hau izan da. Argazki honetan ikusten da nola ikasle guztiak eserita daude, irakasleari begira eta entzuten zer esaten duen. Egoera hau txikitatik bizi izan dugu eta guretzat normala dela esan ahal dugu zeren eta txikitatik gure klaseak honako jarrera izan dute, guk ikasleak gure ahulkietan eserita eta irakasleak gauzak azaltzen eta guk ahal genuen moduan gauzak ulertzen saiatzen ginen. Irakaslearen papera,orduan, honako hau da: klasera heltzen da eta liburuan agertzen diren testuak irakurtzen ditu, TEORIA, (edo esaten die ikasleei hauek irakurtzeko) eta arbelean azaltzen du azaldu beharreko kontzeptuak, ariketa batzuk prestatzen dizkie umeei hauek ikusitakoa lantzeko eta umeek egin ahal dituzten galderak erantzuteko prest egoten da. Niretzat adibidez gogo handiagoekin hartzen nuen patio ordua besteekin jolasteko klaseetan egotea baino, eta hau seguraski ez zitzaidan niri bakarrik gertatzen, umee askori ere bai. Urtean pasa egin dira baina egoera hau edo metodologia hau martxan jarraitzen da eta ikastetxe askotan gehienak ez esateko irakasleek metodologia honekin jarraitzen dute eta azkenean ikasleentzat normala da zeren eta txikitatik horrela ikasi dutelako, baina adibidez guk unibertsitatean gaude eta oraindik egoera hauek bizitzen ditugu gure klaseetan. Ikaskuntza hau famatuena eta ezagunena da guztien artean bai heldu bai txiki. Izan ere, lehen, Franko garaietan ematen zen ikaskuntzaren antzekoa da.




Resultado de imagen de clase de primaria



Aukeratu dudan beste argazkia hau da, Afrikako eskola bat izango zena da. Argazki hau aukeratu dut zeren eta inpaktu handia egin zidan ikusi nuenean. Ikusten da nola gure gaur egungo ikastetxeak eta ikasten ditugun gelak ez dituztela zerikusirik Afrikako umeek ikasten dituzten lekuarekin, argazkian ikusten dugu nola umeak lurrean eserita daudela eta batzuk arbela txiki bat dauzkate irakasleak bere arbela jarri duena kopiatzeko. Egoera hau ezineskoa izango zen gure garaian, guk ordenagailuekin, tablets, mugikorrak... teknologia aparatu ugari ditugu ikasteko eta Afrikan adibidez bakarrik pizarra txiki batzuk dituzte umeei gauzak irakasteko. Zeguraski ere, ez dutela ume guztiak ikasten eta bakarrik batzuk eskolara joaten direla ez gure kasuan bezala. guretzat ikasketak derrigorrezkoak dira 5 urtetik 16 urtera arte. Desberdintasun handiak daude bi munduen artean.




Resultado de imagen de clase en africa





HAURTZAROA



Nire haurtzaroarekin erlazionatuta dauden bi argazki hauek aukeratu ditut. Lehenengo argazkia Amurrioko parkea da, bertan ia nire haurtzaro osoa pasatu egin dut, egunero parkera joaten nintzen nire lagunekin jolastera, batez ere futbolera jolastera, beti etxetik baloiarekin irteten nintzen. Niretzat oso inportantea iruditzen zait umee independentzia pixka bat ustea txikitatik, hau da, adibidez parkean zure kabuz egoen zinen eta beste umeekin jolastu eta harremanak egiten zenuen eta hori oso inportantea da ume batentzat, beraiek libre sentitzea eta gustuko dituzten gauzak egitea. Hobeto da egunero parkean egotea jolasten, etxean Play Station-rekin edo ordenagailuarekin jolestea baino, gaur egun egoera hau aldatu egin da, geri eta ume gutxiago egoten dira parkean jolasten eta nahiago dute mugikorrarekin egotea edo etxean bideojokuekin jolasten. Nik txikitatik kalean egon nahiz jolasten lagunekin, era aipatu behar da herri batean bizitzea ez dela berdina hiri batean bizitzen baduzu, hirian nagusia izan arte zure gurasoekin egoten gara baina herrietan hori ez da gertzatzen, independentzia gehiago daukazu zeren eta azken finean herri batean ia gende gehiana esagutzen duzu. 

Aukeratu dudan beste argazkia Amurrioko El Refor futbol zelaia da, bertan urte asko eman ditut futbolean jolasten. 6 urterekin hasi nintzen Amurrioko futbol eskolan jolasten, bertan jende asko esagutu ditut, gaur egun nire kodrillakoak direnak bertan ezagutu nituen eta urte asko pasa ondoren lagunak izaten jarraitzen dugu. Nire futbola gauza asko eman dit, batzuk onak eta beste batzuk txarrak ere bai, baina beti gauza onekin geratzen naiz. Balore asko eskuratu ditut futbolearen bidez eta baita ere ezagutu ditudan jende askorekin geratzen naiz, honekin esan nahi dudana da, umeei txikitatik gustatzen zaien kiroletan apuntatu behar zaiela, edo kirol desberdinak frogatzea eta gustuko dutena aukeratzea zeren eta kirolaren bidez bizitzan inportante izango diren gauzak ikasiko dutela eta beraien bizitzan praktikan jarriko dituztela.



Resultado de imagen de campo de amurrio

Resultado de imagen de parque de amurrio


Aukeratu dudan beste argazkia hau da, Afrikako umeak futbolean jolasten. Desberdintasunak nabarmenak dira gure herraldeekin eta guk daukagun abantailak futbolean jolasteko, futbol zelaia, botak, baloia, arropa... jaso asko guztiak ez esateko desberdidinak dira. Umeek ezin dute ondo disfrutatu, maite edo gustuko duten kirolari buruz eta hori penagarria da. Seguraski Afrikako ume askok futbolari profesionalak izan nahi dutela baina beraientzat oso zaila da zeren eta bertan oso aukera gutxi dituzte futbolariak edo beste zaletasun gustuko dituztenak.




Resultado de imagen de niños pobres jugando al futbol








lunes, 24 de abril de 2017

CURRICULUMA

Curriculuma ikasle bakoitzak ikasten duen guztia da. Ikasten ez den beste guztia ez da curriculuma. Hortaz, curriculuma gobernuak hezarritako dokumentua izango litzateke. Bertan, zenbat eduki, helburu, konpetentziak… biltzen dira. Horrez gain, irakasle, gobernu eta ikastetxe egiten dute curriculuma.
Bestalde curriculum mota ezberdinak aurkitzen ditugu.

CURRICULUM FORMALA AGERIKOA: ikasketa planaren barnean, konpetentzia, eduki, ebaluazio, estrategia, denboraren banaketa, irakaslearen zeregina ikaslearekiko izango litzateke.Hortaz, nolabaiteko jarraibidea izango zen, honekin batera, dokumentu bat izango litzateke. Klaseetan eman behar den guztia bertan jasotzen da, hala nola, gaiak nola ebaluatu.
CURRICULUM EZKUTUA: irakaskuntza edo ikaskuntza ezkutua dokumentu batean ezplizituki agertzen ez den curriculuma da. Ikastetxeen bakoitzak ezberdin edukiko du. Gainera,sozializazioan oso garrantzitsua da, eduki kulturala trasmititzen dira eta hauek eskolaren  izaerarekin oso lotuta dago. Hala nola, eskola pribatu , kontzertatu eta publikoak bait daude.  Adibidez eskolak zigor eta zarien ekintzak  edo metodoak erabiltzen badituzte, obedentzia eta  sumisizoa erakutziko zaie ikasleei. Honakoa izango zen curriculuma ezkutuaren ezaugarri nagusia, ( irakasleek ikasleekiko duten jarrera, batzuei ondo tratatu edo ezberdin).
CURRICULUM ERREALA: curriculum formala praktika eramaten denean agertzen da.. Eguneroko bizitzan gertatu daitezkeen egoeretarako baliagarria da. Errealitatean programarekin gertatzen dena azaltzen digu ikasgelaren beharretara egokitzean aldaketak ematen baitdira curriculumean.

CURRICULUM EZKUTUA: hau curriculum formal eta errealaren tentsioa interpretatzean datza. Bertan, curriculum formalean agertzen ez bada ere, errealitatean haurrari nahigabe trasmititzen zaiona sartzen da. 






                   MAILAK
Ezaugarriak
1.MAILA
         2.MAILA
3.MAILA

Dokumentua
OCD
ICP
IRAKASLEA/ GELOAKO PROGMAAZIO

Definizioa
Hezkuntza-proiektua dela kontuan hartuz, curriculuma hezkuntzaren antolaketaren funtsa da eta, beraz, kontzeptu konplexua da, besteak beste, gizartearekiko loturak, pedagogia-sistemaren ezaugarriak eta hezkuntzaren praktika eta bilakaera bera islatzen dituena
Marko orokorra non preskripzio eta  orientazio multzo bat formulatzen den hezkuntza eskolarraren asmo eta estrategia egokinei buruz
Ikastetxeko irakasle guztien lan koordinatu eta bateratua eskatzen du, maila eta ziklo guztietako curriculumak koherentzia izan dezan.
Lehen aipatutako guztia, praktikara eramango duena beti ere bere ikuspegi pertsonala emango diona, bere bizipinetan, ikasitako baloreetan, izandako ideologietan… oinarrituta

Heziketa ziklo bakoitzean dauden alorretako unitate didaktoen multzoa, hauek ordenatuta eta zekuentzializatuta azaltzen direlarik..

Izaera
Normatiboa arauak
Gidatzailea eta preskriptiboa
Derrigorrezkoa edo hautazkoa izan daiteke
Derrigorrezkoa edo hautazkoa izan daiteke
Didaktiko antolatzailea
Talde jakin batean irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren planifikatzailea
Arduraduna
Egilea
Gobernutik eratorria eta Eusko Jaularitza egilea
MEC
Erkidegoak
Eusko Jaularitza
Irakasle taldea
Eusko jaurlaritza
Irakasle taldea

Irakasle taldea
Ziklo eta maila jakin bateko irakasleak

Baldintzatzaileak
LOMCE
HEZIBERRI 2020
ICP

Ikasle gelako programazioa
Gizabankoen ezagutza

Osagarriak
Konpetentziak, helburuak, metodologia, ebaluazioa, edukiak…
Konpetentziak, helburuak, metodologia, ebaluazioa, edukiak…
Konpetentziak, helburuak, metodologia, ebaluazioa, edukiak…

Adibidea
Eusko jaurlaritzako linka hartu

Aresketa ikastola dokumentua eskuratu



Sarrera honi amaiera emateko aitortu behar dugu, elkarrizketak hauek izaten hasi ginenean curriculuma zer zen ez genuela oso argi eta horregatik nahiko interesgarriak izan dira, azken finean etorkizunean erabiliko dugun herraminta bat delako eta gure ikuspegia aplikatu ahal diogun herraminta gure esskuetan euki behar izango dugula jakiteak, lasaitzen gaitu.