domingo, 28 de mayo de 2017

HEZKUNTZA BERRIKUNTZAK

Gure gelakideek azken 200 urteetan zehar izandako hezkuntza sistemaren aldaketa nabarmenen inguruan egin zuten aurkezpena.  Sarrera honen bidez haiek egindako lanaren ideia nagusiak adieraziko ditugu.

Hasteko, esan beharra dago Espainiako hezkuntza sistemak denboran zehar etengabeko aldaketak izan dituela, gobernu aldaketa bakoitzak hezkuntzaren alorrean aldaketa bat eragin izan duelako. Indarrean zegoen ideologia politikoaren arabera aldaketak norabide bat edo beste bat hartzen zuten.

 Azken 200 urteetan hezkuntzaren arloan  emandako aldaketatik hiru bakarrik eragin erreala izan dute: 1857ko erreforma, 1990ko aldaketa LOGSE rekin eta azkenik, LOE erreforma 2006 an. Jarraian erreforma bakoitzeko ezaugarri nagusienak aipatuko ditugu.

Hasteko, 1857ko Erreforma Liberala. “Moyano legea” ere izena zuena, iegin diren erreformetan indarrean denbora gehiena izan da, mende oso bat iraun zuen eta hezkuntza sistemari oreka ematea lortu zuen. Hezkuntzaren antolamendu guztia elizaren eskuetan zegoen eta soilik gizartearen zati bati eskainita zegoen. Aldaketa honekin, hezkuntza sistema 3 mailatan banatuta egotera pasatu zen: LH, DBH eta Goi mailako Hezkuntza eta gizartearen beharrak asetzeko hezkuntza diseinatu zen: publikoa, berdintasunaren alde eta dohainikakoa. Lege honek izandako arazorik handiena: estratifikazio soziala eragin zuela, arazo hau ondorengo erreformekin konpondu zen.


Ondoren, 1990. urtean eman zen Hezkuntza Erreforma daukagu, LOGSE. Lege honen ezarpenean zegoen egoerari erreparatuz, gizarte eta hezkuntza arloetan desberdintasun nabarmenak agerian zuedela esan genezake; gizarte aldaketa hau zela medio, hezkuntzan aldaketa baten beharra ikusi egin zen.

Erreforma honek hainbat lorpen bultzatu zituen: hezkuntza mixtoa (mutil eta neskak), derrigorrezko eta dohainiko hezkuntza 16 urte arte luzatu zuen eta titulu ofizial bat eskaini. Dena den, honen helburua zen neska-mutil guztiak ikastetxeetan izena emanda egotea zen. Lorpenez gain porrota batzuk ere izan zituen lege honek; hala nola, arauen arloan arazoak sortu ziren, HHri arreta gutxi jarri zioten eta prestakuntza profesionalean gainbeherak eman ziren.

Amaitzeko, 2006ko LOE daukagu, hezkuntza arloan sortu diren hainbat legeetatik bizirik dirauenetako bat. LOEk aldarrikatu nahi duena da: Hezkuntza sistemari egonkortasuna ematea, ordena eta argitasuna jartzea eta printzipio batzuk jarriz soluzio berriak gehitu ahal izatea hezkuntzan dauden arazoak konpontzeko.
Lege hau Hezkuntzaren arazorik handienari konponbidea ematea, Hezkuntzan kalitaterik onena lortzea eta guztiontzat bidezkoa izatea espero da baina denborak esango digu iguripen guzti hauek lortzeko kapaza izango den ala ez.

Era berean, beste gelakide batzuk erreformen inguruko aurkezpen bat egin ziguten. Lerro hauetan hitzaldi horren laburpena adierazten saiatuko gara.
Erreforma, Estatuaren agintean partidu politiko ezberdinak jartzean, hezkuntzan gauza batzuk aldatzen dituzte, aldaketa hauek curriculumean eragina izan dezakete. Hauek ez dute beti eragin ona hezkuntzan eta aldaketa sakonak ematen direnean “kontraerreforma deritzo” Adibide batzuk: LOGSE, LOCE, LOE eta gaur egun eman den LOMCE dira.

Erreformak, indarrean dauden partido politikoak, gizartea euren ideologia partekatzeko erabiltzen dituzten tresnak dira, azken finean denok dakigun bezala, gizartea aldatzeko hezkuntzatik hasi behar da.

Jarraian erreforma porrotak aipatu zituzten. Gai honetan eman zituzten adibideetako batzuk ondorengoak izan ziren: Irakaskuntzaren konpromesua eta prestakuntza, ezartze arazoak (Teorikoki erreforma guztiak izugarriak dirudite, baina, beren aplikazioak ez dira egokiak), diseinu uniformeak errealitate ezberdinetarako, erreforma hezitzaileen bakardadea, etab.

Amaitzeko, konklusio bat atera egin zuten, erreformarik gabeko etorkizuna; hain zuzen ere, hau da, ez zaio eman behar hainbesteko garrantzia hezkuntza erreformei, baizik eta hezkuntza berari, ikasgelatan erabiltzen diren irakaskuntza metodoei, ikasleen egoera bakoitzari... Benetan garrantzitsuak diren gauzei erreparatzen diotenean, lortuko duten hezkuntza izugarri eraginkorra eta erakargarria izango da.

Azkenengo hitzaldia, konstruktibismoaren eta ikaskuntza moten inguruan izan zen.

Azlpenak konstruktibismoarekin hasi ziren, definizioa aipatu zuten, honakoa: ikaskuntza-prozesuaren garapena azaltzen duen teoria bat. Teoria honen arabera, ikaslea bera da ezagutza eraikitzen duena, norberaren beharretatik eta interesetatik abiatuta ikasiz.

Ondoren, lau ikaskuntza mota azaldu zizkiguten: Harrera errepikakorra, harrera esanguratsua, aurkikuntza errepikakorra eta aurkikuntza esanguratsua.

Lehenengoan, ikasleak jarrera pasibo bat hartzen du, emandako kontzeptuak buruz ikasiz. Gainera umeak aurre ezagutzarik izan gabe egiten da, bere ezagutzekin harremanik egin gabe.

Bigarrenean, aurretiko ideiak kontuan izanda eskema berriak eraikitzen dira. Bertan, ez da kontuan hartzen norberaren erritmoa edo aldez aurretik jasotako ikaskuntza, azkenengo emaitza da bakarrik kontuan hartzen dena.

Hirugarrengoan, subjektuak paper aktiboa izango du, bere kabuz aurkitu eta sortuko  ditu kontzeptuak, horien arteko erlazioa eginez eta ezagutza horiek berriro ordenatuz eskema kognitibora egokitzeko.

Azkenengoan, ikasleak paper aktiboa jokatuko du. Honen aurretiko ezagutza oso garrantzitsua izango da, ezagutza horien baitan sortuko baita ezagutza berria eta irakaslea kanpotiko laguntza izatera mugatuko da.

Azalpenaren ostean, talde txikitan jarri ginen eta kontzeptu bakoitza egoera batera plazaratu genuen antzerki baten bitartez argi geratzeko helburuarekin.

Beste gelakide batzuk hezkuntza berrikuntzen inguruan egin zuten beste aurkezpen bat. Gai honen inguruan Carlos Magro-k dituen hainbat ideia esan zizkiguten. Esandako batzuk ondorego hauek izan ziren:

  • Hezkuntza sistemek erreformaren beharra daukate ez baitute eragin positiborik.
  • Sistema hau berritu behar da gizartearen eraldaketa azkarra eta bortitza dela eta; informazio asko daukagu baina ezagutza falta zaigu.
  • Gaur egungo eskoletan berrikuntza pedagogikoa beharrezkoa dela, eta ez bakarrik teknologikoa gaur egun gertatzen den bezala.
  • Sistema aldaketa, eraldaketa pedagogikoa, teknologikoa eta kulturala ematen denean etorriko da.
  • Erreforma ezin da eskolaren errealitateari bizkarra emanez sortu.
  • Aldaketa eskolan sortu eta honen onurako sortu behar da.

martes, 16 de mayo de 2017

KARTOGRAFIA

Orain dela bi aste, Aingeruk dinamika berri bat proposatu zigun. Lan honetan, kartografia bat egin behar genuen eta kartografiaren gai nagusia metodologia aktiboa izan behar zen.

Metodologia aktiboa orain dela hamarkada batzuk modan ipini izan den gai bat den arren, pedagogo famatuenak ikaskuntza esanguratsuaren funtsa dela aitortu zuten jada azpaldian. Gai honen inguruan ikasturtea hasi zenetik nahikotxo hitz egin dugu eta ikasle gehienok daukagu antzeko iritzia, metodologia aktiboa beharrezkoa da ikastetxeetan aplikatzea, egiten ikasten delako. Orain dela 60 urte eskoletan beste metodologia erabiltzen zen eta zeharo oso ezberdina zen, irakasleak jakintza guztia zuen eta ikasleak belaki hutsak izango litzateke, irakasleak esandakoa hausnarketa minimorik egin gabe barneratu eta listo, horretan oinarritzen zen irakaskuntza.

Denbora aurrera joan ahala, irakasteko teknikak hobetzen joan dira eta irakaskuntza errazteko baliabideak eta herramintak ugaritu egin dira. Lehen ezinezkoa zen, gaur egungo ikastetxe batean dauden baliabideak garai horretako ikastetxe batean egotea. Herraminta hauek, irakasleak esaten duena kolokan ipintzeko balio dute eta hau lehenengo garaietan ez zen posible egitea, lehen aipatu dudan bezala irakasleak jakintza osoa zuelako eta ikasleak galderak egin gabe jakintza hura barneratu behar zuelako.

Kartografiari ekiteko, taldekideak bildu ginen eta guretzat metodologia aktiboa zer den esan genuen, esanahi guztiekin, kartografia antolatzen joan ginen apurka apurka. Lehendabizi, kartulinaren kolorea aukeratu behar genuen, horrek ere esanahi jakin bat duelako, guk berdea aukeratu genuen, zergatik berdea? berdea esperantzaren kolorea delako eta guk gaur egun egiten diren hezkuntza erreformak ikusi arren, ez dugu galtzen esperantza hezkuntza ikasleen beharretara, gustuetara, nahietara eta interesetara bdieratuta egon behar delarik.

Elkarrizketa hau euki ondoren kartulinan metodologia aktiboa osatzen dituzten eragileak non kokatuko genituen antolatu genuen, alde batetik metodologia aktiboaren definizioa ipini genuen, uste genuelako aurkezpena hasteko habiapuntu egokia zela. Ondoren metodologia aktiboaren ezaugarriak bildu genituen eta hiru puntutan adierazi genituen kartografian, metodologoia aktiboa aplikatzeko kontuan hartu behar diren faktoreak ere aipatu genituen .

Ondo landu behar genuen puntua metodologia aktiboaren osagaiak zirela uste genuen, azken finean, puntu honetan mamia dago, metodologiaren funtsa bildu genuen puntu honetan. Osagaiak egokiak ez izatekotan ezin izango dugu ikasleetan eta gaur egungo gizartean oinarritzen den metodologia aplikatu.

Kartografiari nolabait amaiera emateko, mapa kontzeptual moduko bat antolatu genuen, mapa kontzeptual honetan, metodologia aktiboaren aplikazio ezberdinak bildu genituen ( taldekakoa eta banakakoa ), aplikazio honen bidez lortzen dena ( ikasle aktiboak ) eta azkenik metodologia honen aplikazioarekin irakasleak edo hezitzaileak eratu nahi duena ( ikasle parte hartzaileak eta klaseko giro egokia ).

Sarrera honi amaiera emateko, esan behar dut, lan hau burutzean talde guztia oso ondo sentitu dela, azken finean askatasuna izan dugulako guk uste genuena ipintzeko eta lanak burutzeko orduan askatasuna izatea eskertzen da. Beste alde batetik, komentatu nahi dut, gure ikaskideen kartografiak oso ondo egon direla, lan honen funtsa ehuneko ehunera bete dutelako, guk agian hitz larregi erabili ditugu eta irudi gehiago erabili behar genituen, gure lan egiteko era da eta beste baterako saiatuko gara hobekien egiten.






















ARGAZKIAK





Haurtzaro eta ikaskuntzaren inguruan hausnartzen haritu gara azkan klasean.. Bi hitz hauek kontuan hartuta honen inguruan argazki pare bat hartu behar dugu, bakoitzak argazki horiekin bere haurtzaroa eta irakaskuntzarekin zer ikusia duten kontuan hartuta.


IRAKASKUNTZA

Aukeratu dudan lehengo argazkia irakaskuntzari buruz hitz egiteko hau izan da. Argazki honetan ikusten da nola ikasle guztiak eserita daude, irakasleari begira eta entzuten zer esaten duen. Egoera hau txikitatik bizi izan dugu eta guretzat normala dela esan ahal dugu zeren eta txikitatik gure klaseak honako jarrera izan dute, guk ikasleak gure ahulkietan eserita eta irakasleak gauzak azaltzen eta guk ahal genuen moduan gauzak ulertzen saiatzen ginen. Irakaslearen papera,orduan, honako hau da: klasera heltzen da eta liburuan agertzen diren testuak irakurtzen ditu, TEORIA, (edo esaten die ikasleei hauek irakurtzeko) eta arbelean azaltzen du azaldu beharreko kontzeptuak, ariketa batzuk prestatzen dizkie umeei hauek ikusitakoa lantzeko eta umeek egin ahal dituzten galderak erantzuteko prest egoten da. Niretzat adibidez gogo handiagoekin hartzen nuen patio ordua besteekin jolasteko klaseetan egotea baino, eta hau seguraski ez zitzaidan niri bakarrik gertatzen, umee askori ere bai. Urtean pasa egin dira baina egoera hau edo metodologia hau martxan jarraitzen da eta ikastetxe askotan gehienak ez esateko irakasleek metodologia honekin jarraitzen dute eta azkenean ikasleentzat normala da zeren eta txikitatik horrela ikasi dutelako, baina adibidez guk unibertsitatean gaude eta oraindik egoera hauek bizitzen ditugu gure klaseetan. Ikaskuntza hau famatuena eta ezagunena da guztien artean bai heldu bai txiki. Izan ere, lehen, Franko garaietan ematen zen ikaskuntzaren antzekoa da.




Resultado de imagen de clase de primaria



Aukeratu dudan beste argazkia hau da, Afrikako eskola bat izango zena da. Argazki hau aukeratu dut zeren eta inpaktu handia egin zidan ikusi nuenean. Ikusten da nola gure gaur egungo ikastetxeak eta ikasten ditugun gelak ez dituztela zerikusirik Afrikako umeek ikasten dituzten lekuarekin, argazkian ikusten dugu nola umeak lurrean eserita daudela eta batzuk arbela txiki bat dauzkate irakasleak bere arbela jarri duena kopiatzeko. Egoera hau ezineskoa izango zen gure garaian, guk ordenagailuekin, tablets, mugikorrak... teknologia aparatu ugari ditugu ikasteko eta Afrikan adibidez bakarrik pizarra txiki batzuk dituzte umeei gauzak irakasteko. Zeguraski ere, ez dutela ume guztiak ikasten eta bakarrik batzuk eskolara joaten direla ez gure kasuan bezala. guretzat ikasketak derrigorrezkoak dira 5 urtetik 16 urtera arte. Desberdintasun handiak daude bi munduen artean.




Resultado de imagen de clase en africa





HAURTZAROA



Nire haurtzaroarekin erlazionatuta dauden bi argazki hauek aukeratu ditut. Lehenengo argazkia Amurrioko parkea da, bertan ia nire haurtzaro osoa pasatu egin dut, egunero parkera joaten nintzen nire lagunekin jolastera, batez ere futbolera jolastera, beti etxetik baloiarekin irteten nintzen. Niretzat oso inportantea iruditzen zait umee independentzia pixka bat ustea txikitatik, hau da, adibidez parkean zure kabuz egoen zinen eta beste umeekin jolastu eta harremanak egiten zenuen eta hori oso inportantea da ume batentzat, beraiek libre sentitzea eta gustuko dituzten gauzak egitea. Hobeto da egunero parkean egotea jolasten, etxean Play Station-rekin edo ordenagailuarekin jolestea baino, gaur egun egoera hau aldatu egin da, geri eta ume gutxiago egoten dira parkean jolasten eta nahiago dute mugikorrarekin egotea edo etxean bideojokuekin jolasten. Nik txikitatik kalean egon nahiz jolasten lagunekin, era aipatu behar da herri batean bizitzea ez dela berdina hiri batean bizitzen baduzu, hirian nagusia izan arte zure gurasoekin egoten gara baina herrietan hori ez da gertzatzen, independentzia gehiago daukazu zeren eta azken finean herri batean ia gende gehiana esagutzen duzu. 

Aukeratu dudan beste argazkia Amurrioko El Refor futbol zelaia da, bertan urte asko eman ditut futbolean jolasten. 6 urterekin hasi nintzen Amurrioko futbol eskolan jolasten, bertan jende asko esagutu ditut, gaur egun nire kodrillakoak direnak bertan ezagutu nituen eta urte asko pasa ondoren lagunak izaten jarraitzen dugu. Nire futbola gauza asko eman dit, batzuk onak eta beste batzuk txarrak ere bai, baina beti gauza onekin geratzen naiz. Balore asko eskuratu ditut futbolearen bidez eta baita ere ezagutu ditudan jende askorekin geratzen naiz, honekin esan nahi dudana da, umeei txikitatik gustatzen zaien kiroletan apuntatu behar zaiela, edo kirol desberdinak frogatzea eta gustuko dutena aukeratzea zeren eta kirolaren bidez bizitzan inportante izango diren gauzak ikasiko dutela eta beraien bizitzan praktikan jarriko dituztela.



Resultado de imagen de campo de amurrio

Resultado de imagen de parque de amurrio


Aukeratu dudan beste argazkia hau da, Afrikako umeak futbolean jolasten. Desberdintasunak nabarmenak dira gure herraldeekin eta guk daukagun abantailak futbolean jolasteko, futbol zelaia, botak, baloia, arropa... jaso asko guztiak ez esateko desberdidinak dira. Umeek ezin dute ondo disfrutatu, maite edo gustuko duten kirolari buruz eta hori penagarria da. Seguraski Afrikako ume askok futbolari profesionalak izan nahi dutela baina beraientzat oso zaila da zeren eta bertan oso aukera gutxi dituzte futbolariak edo beste zaletasun gustuko dituztenak.




Resultado de imagen de niños pobres jugando al futbol








lunes, 24 de abril de 2017

CURRICULUMA

Curriculuma ikasle bakoitzak ikasten duen guztia da. Ikasten ez den beste guztia ez da curriculuma. Hortaz, curriculuma gobernuak hezarritako dokumentua izango litzateke. Bertan, zenbat eduki, helburu, konpetentziak… biltzen dira. Horrez gain, irakasle, gobernu eta ikastetxe egiten dute curriculuma.
Bestalde curriculum mota ezberdinak aurkitzen ditugu.

CURRICULUM FORMALA AGERIKOA: ikasketa planaren barnean, konpetentzia, eduki, ebaluazio, estrategia, denboraren banaketa, irakaslearen zeregina ikaslearekiko izango litzateke.Hortaz, nolabaiteko jarraibidea izango zen, honekin batera, dokumentu bat izango litzateke. Klaseetan eman behar den guztia bertan jasotzen da, hala nola, gaiak nola ebaluatu.
CURRICULUM EZKUTUA: irakaskuntza edo ikaskuntza ezkutua dokumentu batean ezplizituki agertzen ez den curriculuma da. Ikastetxeen bakoitzak ezberdin edukiko du. Gainera,sozializazioan oso garrantzitsua da, eduki kulturala trasmititzen dira eta hauek eskolaren  izaerarekin oso lotuta dago. Hala nola, eskola pribatu , kontzertatu eta publikoak bait daude.  Adibidez eskolak zigor eta zarien ekintzak  edo metodoak erabiltzen badituzte, obedentzia eta  sumisizoa erakutziko zaie ikasleei. Honakoa izango zen curriculuma ezkutuaren ezaugarri nagusia, ( irakasleek ikasleekiko duten jarrera, batzuei ondo tratatu edo ezberdin).
CURRICULUM ERREALA: curriculum formala praktika eramaten denean agertzen da.. Eguneroko bizitzan gertatu daitezkeen egoeretarako baliagarria da. Errealitatean programarekin gertatzen dena azaltzen digu ikasgelaren beharretara egokitzean aldaketak ematen baitdira curriculumean.

CURRICULUM EZKUTUA: hau curriculum formal eta errealaren tentsioa interpretatzean datza. Bertan, curriculum formalean agertzen ez bada ere, errealitatean haurrari nahigabe trasmititzen zaiona sartzen da. 






                   MAILAK
Ezaugarriak
1.MAILA
         2.MAILA
3.MAILA

Dokumentua
OCD
ICP
IRAKASLEA/ GELOAKO PROGMAAZIO

Definizioa
Hezkuntza-proiektua dela kontuan hartuz, curriculuma hezkuntzaren antolaketaren funtsa da eta, beraz, kontzeptu konplexua da, besteak beste, gizartearekiko loturak, pedagogia-sistemaren ezaugarriak eta hezkuntzaren praktika eta bilakaera bera islatzen dituena
Marko orokorra non preskripzio eta  orientazio multzo bat formulatzen den hezkuntza eskolarraren asmo eta estrategia egokinei buruz
Ikastetxeko irakasle guztien lan koordinatu eta bateratua eskatzen du, maila eta ziklo guztietako curriculumak koherentzia izan dezan.
Lehen aipatutako guztia, praktikara eramango duena beti ere bere ikuspegi pertsonala emango diona, bere bizipinetan, ikasitako baloreetan, izandako ideologietan… oinarrituta

Heziketa ziklo bakoitzean dauden alorretako unitate didaktoen multzoa, hauek ordenatuta eta zekuentzializatuta azaltzen direlarik..

Izaera
Normatiboa arauak
Gidatzailea eta preskriptiboa
Derrigorrezkoa edo hautazkoa izan daiteke
Derrigorrezkoa edo hautazkoa izan daiteke
Didaktiko antolatzailea
Talde jakin batean irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren planifikatzailea
Arduraduna
Egilea
Gobernutik eratorria eta Eusko Jaularitza egilea
MEC
Erkidegoak
Eusko Jaularitza
Irakasle taldea
Eusko jaurlaritza
Irakasle taldea

Irakasle taldea
Ziklo eta maila jakin bateko irakasleak

Baldintzatzaileak
LOMCE
HEZIBERRI 2020
ICP

Ikasle gelako programazioa
Gizabankoen ezagutza

Osagarriak
Konpetentziak, helburuak, metodologia, ebaluazioa, edukiak…
Konpetentziak, helburuak, metodologia, ebaluazioa, edukiak…
Konpetentziak, helburuak, metodologia, ebaluazioa, edukiak…

Adibidea
Eusko jaurlaritzako linka hartu

Aresketa ikastola dokumentua eskuratu



Sarrera honi amaiera emateko aitortu behar dugu, elkarrizketak hauek izaten hasi ginenean curriculuma zer zen ez genuela oso argi eta horregatik nahiko interesgarriak izan dira, azken finean etorkizunean erabiliko dugun herraminta bat delako eta gure ikuspegia aplikatu ahal diogun herraminta gure esskuetan euki behar izango dugula jakiteak, lasaitzen gaitu.

viernes, 17 de marzo de 2017

JOSÉ MOYA, ZER DIRA KONPETENTZIAK?

Alderatu Jose Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.

DeSeCo txostenak (2005) konpententzien inguruan ematen duen definizioa onakoa da: "Ezagutzen eta trebetasunen multzo bat baino zerbait gehiago da konpetentzia. Eskakizun konplexuei erantzuteko abilezia darabil eta baliabide psikosozialak hartzen eta baliatzen ditu, trebetasun eta jarrerekin batera testuinguru jakinetan"
Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) honako hau esaten du: "Pertsona guztiek behar dituztenak garapen eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktibo izateko gizarteratzeko eta lana lortzeko. Hasierako hezkuntza eta prestakuntza amaitzean helduarorako prestatzeko behar bezainbeste landuta izan behar dituzte gazteek konpetentzia giltzarrak eta aurrerantzean ere horiek garatu, mantendu eta eguneratu behar dituzte etengabeko ikaskuntzaren esparruan."
Heziberrik emandako definizioa: Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea da, komunikazio egokiak eta eraginkorrak egiteko egoera pertsonal sozial eta akademikoetan.
Jose Moyak konpetentzien buruz ematen duen definizioa hau da: "Es la forma en la que una persona utiliza todos sus recursos para resolver una tarea en un contexto determinado."  Hau da, pertsona batek nahi eta asko jakin, horrek ez du esan nahi konpetente izango denik, errekurtso guztiak modu egokian eta ekintza konkreturako erabiltzen dituenean, ez edozein egoera baizik eta kintza definitu eta konkretu batean
Moyak beste definizioak kontuan hartzean, argitzen du konpetentzia ez da edozein gauzen multzoa baizik eta konpetentzia lortzen da multzoa era egoki batean sortzen denenan eta era egokian erabiltzen denean.




Jose Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?


·         José Moyak esaten duenaren arabera, gure hezkuntza sistemak 8 ikaskuntza mota hartzen ditu aintzat eta hauek, ezinbestekoak dira pertsona baten ikaskuntza prozesuan… hau da, pertsona batek jakin behar duena  derrigorrezko hezkuntza amaitzean. Beraren ustez, herrialde hauetan funtsezkoa dena  hiru baldintza  klabe izan behar ditu.Lehenengoa, hezkuntza guztien eskura egon behar da, eta horrela ez bada, ez da izango oinarrizkoa Irizpide honen arabera, hezkuntza sistemaren funtzioa ezin da selektiboa izan. Bigarren baldintzari dagokionez;  oinarrizkotzat hartuko denak bizitzarako arlo desberdinetarako balio behar digu., lagungarria izan behar da dimentsio beharrezkoetan pertsona izateko. Eta azkenik, hirugarren baldintza; funtsezkoa den orok bizitzan zehar ikasten jarraitzen lagundu behar du , ikasketak bizitzan osoan zehar jarraituko direlako.

·         Gure hezkuntza sistema  lau zutabe oinarrizkoen gainean  mantentzen da.Lau zutabe horiek LODEk sortu zituen. 1970ko LGEk (Ley General de Educaciòn) garrantzia eman zion  ¨conductari¨ . 1990 ko legea, LOGSE , garrantzia eman  eman zitzaizkien  “ a los comportamientos y capacidades” eta azkenik, 2007ko legeak, LOMCE, konpetentziei garrantzia ematen zaie.


      

      

      Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik . LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. 

Moyak esaten duenaren arabera,  Derrigorrezko Hezkuntza  ezin da selektiboa izan; Hezkuntza Sistemaren funtzioa ez da onenak aukeratzea baizik eta guztiei laguntzea. Hala ere, daukagun Hezkuntza Sistemak  guztiz desberdina egiten du,hau da, LOMCEren arabera, DBH amaitzean emaitza onak edo helburuak lortuko dituenak  batxillergora pasatuko dira baina “balio ez direnak” FPra edo erdi graduko zikloetara pasatuko dira edo penagarriena, ikasketak bertan behera utziko dituzte baliagarriak ez direlako, DBHko titulorik ezin dutelako lortu.


      


      Ebaluazioari dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.

Moyak ebaluazioari dagokionez aipatzen du, konpetentziak ebaluatu ahal direla baldintza hau betetzen denean : informazio iturri bat egon behar da ebaluazio irizpideak egon behar dira. Ebaluazio irizpideak existitzen dira eta area kurrikularraren barruan daude, hala ere , ez dira existitzen konpetentzia bakoitzerako, orduan, irizpideak oinarrizko konpetentziekin erlazionatu behar dira, bestela ez ditugu lortuko ebaluazio irizpide onik.
Bere iritziz, informazio iturririk egokienak dira lanen ebazpenei buruzko datuak  ematen dizkigunak. Kontuan hartzen badugu, konpetentzia lorpenaren oinarria lanen ebazpenak direla, ebaluazioaren oinarria datuak dira, hau da, zeintzuk izan dira  aurkitu dituen zailtasunak eta zeintzuk gainditu dituen.

Heziberri dekretuak, konpetentzien ebaluazioari buruz esaten duena hau da; Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoak oinarrizko konpetentzia guzt-guztiak, zeharkakoak zei diziplina baitakoak, ebaluatzea plantzeatzen du. Edukiak (adierazpenezkoak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak) ebaluatu behar dira baina batez ere ebaluatu behar da ikasleek nola erabiltzen diren denetariko baliabideak, erronkei edo arazoei aurre egiteko.