viernes, 17 de marzo de 2017

JOSÉ MOYA, ZER DIRA KONPETENTZIAK?

Alderatu Jose Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.

DeSeCo txostenak (2005) konpententzien inguruan ematen duen definizioa onakoa da: "Ezagutzen eta trebetasunen multzo bat baino zerbait gehiago da konpetentzia. Eskakizun konplexuei erantzuteko abilezia darabil eta baliabide psikosozialak hartzen eta baliatzen ditu, trebetasun eta jarrerekin batera testuinguru jakinetan"
Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) honako hau esaten du: "Pertsona guztiek behar dituztenak garapen eta errealizazio pertsonalerako, hiritar aktibo izateko gizarteratzeko eta lana lortzeko. Hasierako hezkuntza eta prestakuntza amaitzean helduarorako prestatzeko behar bezainbeste landuta izan behar dituzte gazteek konpetentzia giltzarrak eta aurrerantzean ere horiek garatu, mantendu eta eguneratu behar dituzte etengabeko ikaskuntzaren esparruan."
Heziberrik emandako definizioa: Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea da, komunikazio egokiak eta eraginkorrak egiteko egoera pertsonal sozial eta akademikoetan.
Jose Moyak konpetentzien buruz ematen duen definizioa hau da: "Es la forma en la que una persona utiliza todos sus recursos para resolver una tarea en un contexto determinado."  Hau da, pertsona batek nahi eta asko jakin, horrek ez du esan nahi konpetente izango denik, errekurtso guztiak modu egokian eta ekintza konkreturako erabiltzen dituenean, ez edozein egoera baizik eta kintza definitu eta konkretu batean
Moyak beste definizioak kontuan hartzean, argitzen du konpetentzia ez da edozein gauzen multzoa baizik eta konpetentzia lortzen da multzoa era egoki batean sortzen denenan eta era egokian erabiltzen denean.




Jose Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?


·         José Moyak esaten duenaren arabera, gure hezkuntza sistemak 8 ikaskuntza mota hartzen ditu aintzat eta hauek, ezinbestekoak dira pertsona baten ikaskuntza prozesuan… hau da, pertsona batek jakin behar duena  derrigorrezko hezkuntza amaitzean. Beraren ustez, herrialde hauetan funtsezkoa dena  hiru baldintza  klabe izan behar ditu.Lehenengoa, hezkuntza guztien eskura egon behar da, eta horrela ez bada, ez da izango oinarrizkoa Irizpide honen arabera, hezkuntza sistemaren funtzioa ezin da selektiboa izan. Bigarren baldintzari dagokionez;  oinarrizkotzat hartuko denak bizitzarako arlo desberdinetarako balio behar digu., lagungarria izan behar da dimentsio beharrezkoetan pertsona izateko. Eta azkenik, hirugarren baldintza; funtsezkoa den orok bizitzan zehar ikasten jarraitzen lagundu behar du , ikasketak bizitzan osoan zehar jarraituko direlako.

·         Gure hezkuntza sistema  lau zutabe oinarrizkoen gainean  mantentzen da.Lau zutabe horiek LODEk sortu zituen. 1970ko LGEk (Ley General de Educaciòn) garrantzia eman zion  ¨conductari¨ . 1990 ko legea, LOGSE , garrantzia eman  eman zitzaizkien  “ a los comportamientos y capacidades” eta azkenik, 2007ko legeak, LOMCE, konpetentziei garrantzia ematen zaie.


      

      

      Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik . LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. 

Moyak esaten duenaren arabera,  Derrigorrezko Hezkuntza  ezin da selektiboa izan; Hezkuntza Sistemaren funtzioa ez da onenak aukeratzea baizik eta guztiei laguntzea. Hala ere, daukagun Hezkuntza Sistemak  guztiz desberdina egiten du,hau da, LOMCEren arabera, DBH amaitzean emaitza onak edo helburuak lortuko dituenak  batxillergora pasatuko dira baina “balio ez direnak” FPra edo erdi graduko zikloetara pasatuko dira edo penagarriena, ikasketak bertan behera utziko dituzte baliagarriak ez direlako, DBHko titulorik ezin dutelako lortu.


      


      Ebaluazioari dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.

Moyak ebaluazioari dagokionez aipatzen du, konpetentziak ebaluatu ahal direla baldintza hau betetzen denean : informazio iturri bat egon behar da ebaluazio irizpideak egon behar dira. Ebaluazio irizpideak existitzen dira eta area kurrikularraren barruan daude, hala ere , ez dira existitzen konpetentzia bakoitzerako, orduan, irizpideak oinarrizko konpetentziekin erlazionatu behar dira, bestela ez ditugu lortuko ebaluazio irizpide onik.
Bere iritziz, informazio iturririk egokienak dira lanen ebazpenei buruzko datuak  ematen dizkigunak. Kontuan hartzen badugu, konpetentzia lorpenaren oinarria lanen ebazpenak direla, ebaluazioaren oinarria datuak dira, hau da, zeintzuk izan dira  aurkitu dituen zailtasunak eta zeintzuk gainditu dituen.

Heziberri dekretuak, konpetentzien ebaluazioari buruz esaten duena hau da; Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoak oinarrizko konpetentzia guzt-guztiak, zeharkakoak zei diziplina baitakoak, ebaluatzea plantzeatzen du. Edukiak (adierazpenezkoak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak) ebaluatu behar dira baina batez ere ebaluatu behar da ikasleek nola erabiltzen diren denetariko baliabideak, erronkei edo arazoei aurre egiteko.